Nor gara

Herritarren ekintzarako, boluntariotzarako eta lan komunitariorako espazioa da BizkaiaGara, eta gure lurraldeko pertsonen, erakundeen eta organizazioen zerbitzura dago. BBK-k, Bizkaiko Foru Aldundiak eta EDE Fundazioak bultzatutako proiektua da.

  • Konpromisoa

    Boluntariotzaren, lan komunitarioaren eta gizarte inplikazioaren tradizio luze baten parte gara. BizkaiaGararen bitartez, pertsona, erakunde eta instituzioen herri konpromisoa indartu nahi dugu, guztia birpentsatzera gonbidatzen gaituen gizarte eraldaketa sakonen testuinguru batean.
    Gure erantzukizuna da, baita gure eskubidea ere.

  • Ekosistema

    Herritarren ekintzarako ekosistema bat gara: Bizkaian boluntariotza eta lan komunitarioko eredu berri batean konprometitutako pertsonak, organizazioak, enpresak eta erakundeak gara. Ekintzarako eta harremanetarako gune bizi eta ireki bat, proposamenak egiteko, ikertzeko eta partekatzeko.

  • Balioak

    Gizarte gisa partekatzen ditugun balioen isla dira lan komunitarioa eta boluntariotza. Gure ekintzek erakusten dute zer axola zaigun, komunitateari buruz zer ikuspegi dugun, justizia soziala eta ekitatea nola ulertzen ditugun eta zer erantzukizun dugun. Banaka eta taldean. Elkartasunerako ahalmen handiko tresna da boluntariotza, eta aldaketaren eragile bihurtzen gaitu. Egiten dugun hori gara: herritar solidarioak, aktiboak, kritikoak eta eraldatzaileak.

  • Ekintza

    Ekin nahi duten pertsonak eta eragileak lurraldeko boluntariotzako eta gizarte partaidetzarako proiektuekin konektatzen ditugu. Boluntariotzako eskarien eta eskaintzen arteko topagunea gara. Era berean, mota guztietako organizazio eta erakundeetan boluntariotzako ideiak eta proiektuak garatzeko zerbitzuak, baliabideak eta laguntza eskaintzen ditugu.

Bilboko Guggenheim Museoaren dekorazio-irudia