BizkaiaGara ekosistema

BizkaiaGara boluntariotza, lan komunitarioa eta gizarte partaidetza aktibatzeko eta sustatzeko gune irekia da. Gune bizi bat, zeinetara gonbidatuta baitaude gizarte eraldaketarako herri mugimenduaren parte izan nahi duten eragile indibidual eta kolektibo guztiak.

Izan herri mugimenduaren parte

  • Elkarteak

    Boluntariotzaren, lan komunitarioaren eta gizarte inplikazioaren tradizio luze baten parte gara. BizkaiaGararen bitartez, pertsona, erakunde eta instituzioen konpromiso herritarra indartu nahi dugu, guztia birpentsatzera gonbidatzen gaituen gizarte eraldaketa sakonen testuinguru batean.

  • Erakundeak

    Udalek, eskualde agentziek eta era guztietako erakundeek boluntariotza jarduerak garatzen eta sustatzen dihardute, eta BizkaiaGarak ezagutza, laguntza eta konexioa eskaintzen dizkie jarduera horietan.

  • Enpresak

    Boluntariotza korporatiboko proiektuak garatzen ari diren edo aritu nahi duten enpresak ditugu. Proiektuak partekatzen ditugu eta zure ideiei forma ematen laguntzen dizugu, jarduera eremuak, boluntariotzako barne politikak pilotatzeko proiektuak edo eragileekin eta ekintzekin konektatzeko proiektuak identifikatuz.

  • Pertsonak

    Denbora, baliabideak, ezagutza... energia.

    Ezaugarri horietakoren bat baldin baduzu, eta besteren zerbitzura aritu nahi baduzu, BizkaiaGara zara. Ekosistema honen lehengaia pertsonak baitira: beren ahalmenen eta aukeren arabera konpromisoa hartzeko pausoa ematen duten pertsonak.

Calatravak diseinatutako Bilboko Zubizuri zubiaren dekorazio-irudia