Zer egiten dugu

360º-ko ingurune bat eskaintzen dugu boluntariotza, lan komunitarioa eta gizarte partaidetza sustatzeko, garatzeko eta haien balioa nabarmentzeko.

Horixe da gure DNA

  • Ekintza

    Herritar ekintzaileak gara.

    BizkaiaGarak eskaintza eta eskaria uztartzen ditu: herritarren energia behar duten proiektuak eta herritar konprometituak lotzen ditu. Harremanetan jartzen ditugu pertsonak, organizazioak eta entitateak, oinarri harturik gizarte, hezkuntza, ingurumen, kultura, kirol… arloetako proiektuak.

    Parte hartu nahi baduzu, bilatu zure boluntariotza esperientziarako proiektuak eta erronkak.

  • Garapena

    Zerbitzuak eta baliabideak eskaintzen dizkiegu boluntariotzako eragileei: prestakuntza, aholkularitza, ezagutza, etab.

    Laguntza teknikoa emanez, boluntariotzako ekintzak identifikatzen, garatzen eta abian jartzen parte hartzen dugu, baita boluntarioen gaitasunak hobetzen ere. Era berean, ezagutza aplikatua sortzen dugu, Bizkaiko boluntariotza sustatzeko ideiak eta proiektuak garatzera bideratzeko.

  • Nodoak

    Komunitatea eta ekosistema gara.

    Herritarren elkarrizketa eta sentsibilizaziorako gune bat, boluntariotza balioesteko eta gizarteko esparru guztietan esku hartzeko moduak hurbiltzeko gune bat. Boluntariotza eta haren balioak sustatzen ditugu, kasuen, pertsonen, ekintzen eta emaitzen berri zabalduz.

    Ekosistema eta bozgorailua gara.

Emakume bat kafetegi batean ordenagailu eramangarriarekin lanean erakusten duen dekorazio-irudia