2023-2024 ikasturtean zehar doako lantegi bat egiteko aukera eskaintzen dugu, balioak –hala nola partaidetza, solidaritatea, herritartasuna, gizarte eraldaketa ardura pertsonala eta kolektiboa– lantzeko, bizipenetan oinarrituta.
Begiraldatuk ikuspegi eraldatzailea du abiapuntu, eta pentsamendu kritikoa laguntzen eta sustatzen du, ikasleak une horretan dauden tokirik. Programaren asmoa da loturak ezartzea bizipenen eta eraldaketarako benetako aukeren artean, izaten, ikasten, egiten eta elkarbizitzen ikas dezaten.
2007/08 ikasturtean jarri genuen abian Begiraldatu, Boluntariotzako Euskal Planaren baitan, gazteei elkartegintzaren fenomenoa ulertzen laguntzeko eta gizartean parte har dezaten sustatzeko xedez.