SKVL
Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak sustaturiko eskola eredu bat da. Eskola honek, arlotik bertatik identifikatzen diren beharrei eta erronkei erantzuteko, elkar sorkuntzarako, prestakuntzarako, baliabideak sortzeko, topaketarako eta errekonozimendurako espazioak sustatuko ditu EAEko elkarteen eta boluntarioen errealitatetik abiatuta.
Boluntarioentzat, boluntariotza-erakundeentzat eta boluntariotzara hurbildu nahi duten pertsona edo/eta gizarte-eragile berrientzat erreferentziazko gune izan nahi du.