Nazioarteko boluntariotza

Nazioarteko Boluntariotzako esperientzia bat, 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat.

Europako Elkartasun Kidegoa (EEK), Europar Batasunaren ekimenez sortua, gazteek boluntario gisa lankidetzan jarduteko aukera izan dezaten Europa osoko komunitateentzat eta herritarrentzat onuragarri izango diren proiektu solidarioetan.

Gazte boluntarioak jauzika ageri diren irudi bat

Ikasteko esperientzia

Ikasteko esperientzia da, hezkuntza ez-formalaren esparruaren baitakoa. Boluntario gazteek konpetentziak hobetzen edo bereganatzen dituzte beren garapen pertsonalerako, profesionalerako eta heziketaren alorreko garapenerako, bai eta gizarteratzeko ere. Hori guztia gizarte organizazio edo erakunde baten esparruan, beren herrialdean nahiz beste herrialde batean eta denboraldi mugatu batez.

Gazteek 2 eta 12 hilabete arteko aldia egiten dute boluntariotza jardueretan. Aldi horretan, tokiko proiektuen ekintzetan parte hartzen dute, hainbat arlotan: gizarte-bazterketa, ingurumena, ezgaitasuna, giza eskubideak, aisia eta kirola, etab. Proiektu hauetan, hiru aktorek parte hartzen dute beti: laguntza organizazio edo erakundeak, harrera erakundeak eta boluntariotza esperientzia bat bizi nahi duen gazteak.

BizkaiaGara entitatea programa honetan organizazio laguntzaile modura parte hartzeko entitate zilegitua da. Baldintza gisa eskatuko dizugu organizazioren batean boluntario gisa aktiboki parte hartzen aritzea.

Boluntariotza proiektuei buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu, jarri harremanetan BizkaiaGara-rekin.

Europe Direct Bizkaia Bulegoaren bidez, Europak gazteei eskaintzen dizkien beste aukera batzuei buruzko informazio pertsonalizatua ere jaso ahal izango duzu.

BizkaiaGara-ren asmoak dira:

  • Europan boluntariotza esperientzia bizi nahi duten Bizkaiko gazteei proiektu haietara iristeko erraztasunak ematea.
  • Aholkularitza eta laguntza ematea europar boluntarioak hartu nahi dituzten organizazio, entitate/proiektuei.
  • Udalei programaren gaineko informazioa eta aholkularitza ematea, beren udalerrietan europar proiektuak aktiba ditzaten.