Aisialdiko begiraleak Deustuko eskaut taldean

Gure taldean 8 eta 18 urte bitarteko ume eta nerabeen aisialdiko begiraleak bezala parte hartu nahi duten pertsonak behar ditugu.

Aisialdiko begiraleak Deustuko eskaut taldean

  • Aisia eta denbora librea
  • Ingurumena
  • Komunitarioa
Egunsentia Eskaut Taldea
  • GJHaren ikono grafikoa 04
  • GJHaren ikono grafikoa 13
  • GJHaren ikono grafikoa 05
Egunsentia Eskaut Taldea

Begirale berriak Egunsentia Eskaut Taldea

8 eta 18 urte bitarteko ume eta nerabeekin lan egiten duen Deustuko eskaut talde bat gara. Ordu eta erdiko ekintzak egiten ditugu igande arratsaldetan, eta noizean behin eguneko irteerak ere egiten ditugu mendira. Asteburuko elkarbizitzak abenduan eta udako kanpamendu bat egiten ditugu ere. Haurren adinei egokitutako jarduera erakargarri eta progresiboen bidez lan egiten dugu.

Jolasa eta fantasia dira eragileak txikientzat, eta nagusien kasuan boluntariotzan eta hausnarketan jartzen dugu arreta.Hori guztia egiten dugun bitartean, errespetua eta berdintasuna bezalako balio unibertsalak sustatzen ditugu, baita kontzientzia ekologikoa ere.

Auzoak eskaintzen dituen jardueretan ere parte hartzen dugu, inauterietan eta Deustuko jaietan adibidez. Une honetan gure begirale taldea txikiegia da daukagun neska-mutil kopuruarentzat. Horrek gure jarduerak aurrera eramatea asko zailtzen digu. Horregatik lagundu nahi duten pertsona boluntarioak behar ditugu.

Udalerria

  • Bilbo

Esku-hartzearen eremua

  • Aisia eta denbora librea
  • Ingurumena
  • Komunitarioa

Boluntariotza zeregina

  • Taldeak dinamizatzea
  • Beste barne-funtzio batzuk

Gehien behar duguna da laguntza ume eta nerabeekin egiten ditugun jarduerak dinamizatzen, ez da beharrezkoa talde barnean erantzukizun gehigarririk hartzea, hala ere eskertuko genuke.

Boluntariotza profila

  • Gaztea (18-30 urte)
  • 18 urtetik gora
  • Unibertsitario

Ez da beharrezkoa aisialdiko begirale titulaziorik izatea.

Parte hartzeko denbora

  • Asteburuak - goizez
  • Asteburuak - arratsaldez
  • Prestasunaren arabera

Gure jarduerak igandero izaten dira gure lokaletan 17:00etatik 18:30etara, noizean behin eguneko irteerak egiten ditugu mendira ere.

Urteko sasoia

  • Ikasturtea (iraila-ekaina)
  • Uda

Udan egiten dugun jarduera bakarra kanpamendu bat da uztaileko bigarren hamabostaldian.

Boluntariotzarako laguntza

  • Erantzukizun zibileko asegurua eta istripuak
  • Formakuntza
  • Lankidetza-ziurtagiria
  • Gastuen estaldura

Kolektiboa

  • Familiak
  • Haur eta gazteak
Bueltatu