BizkaiaGara konpromisoak
BizkaiaGara erakundearekin bat egiten duten pertsonek konpromisoa hartzen dute Bizkaiko gizartea hobetzen laguntzeko, eta, beren prestasunaz eta konpromisoaz, lurraldeko pertsonek, erakundeek edo gizarte-eragileek bultzatutako proiektuak babesteko, arreta berezia jarrita alderdi hauetan:
- Zentzuz eta errespetuz hautatzea zer proiektutan lagunduko duten.
- «Nire profila» atala eguneratuta edukitzea.
- Boluntarioei buruzko Euskadiko Legeak ezarritako betebeharrak betetzea:
- Babes aktiboa ematea kidetzat hartu zaituen erakundeari.
- Erakundearekin hartutako konpromisoak betetzea, haren xedeak eta araudia errespetatuta.
- Arretaz jokatu zure gain hartzen dituzun eta agintzen dizkizuten atazetan.
- Parte hartu erakundeak aurreikusitako prestakuntza-jardueretan.
- Jasotako eta lortutako informazioaren konfidentzialtasuna mantendu.
- Zure jardueraren hartzaile diren pertsonen eskubideak errespetatu.