Zer da boluntariotzaren barne-estatutua eta nola prestatzen da?

Boluntariotzaren barne-estatutuak boluntarioek erakundean duten parte-hartzea arautzen du, parte hartzeko moduaren oinarri diren printzipioak biltzen ditu eta arauak ezartzen ditu. Funtsezko elementua da erakundeak egoki jardutekio, arrazoi hauengatik:

  • defendatzen duen boluntariotza-kontzeptua eta -eredua zehazten ditu;
  • boluntarioak nor diren eta zer eginkizun dituzten, zer erantzukizun hartzen dituzten beren gain eta boluntarioek erakundearekiko eta erakundeak boluntarioekiko zer eskubide eta betebehar dituzten zehazten du;
  • boluntariotza egituran kokatzen du;
  • boluntarioak sartzeko prozesua eta prozedura finkatzen ditu, parte hartzeko irizpideak, baldintzak eta mekanismoak eta erakundeko gainerako kideekiko harreman-esparrua zehaztuz.

Boluntariotzaren barne-estatutuak boluntarioak identifikatzen ditu eta identitatea ematen die erakundearen barruan. Komeni da boluntario sartu nahi duten pertsonei aurkeztea, ideiak, egitura, programak eta instalazioak aurkezten zaizkien moduan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Boluntariotza Erakundeen Errolda arautzen duen 169/2000 Dekretuaren arabera, erroldatu ahal izateko baldintzetako bat Boluntariotzaren Barne Estatutu bat izatea da. Estatutu horretan, gutxienez, boluntarioen eskubide eta betebeharrak jasoko dira, bai eta boluntarioak onartzeko eta baztertzeko erakunde bakoitzaren arrazoiak ere.

BizkaiaGara-k zera gomendatzen du: gutxienekoez gain, boluntarioek erakundean duten parte-hartzearen funtsezko alderdiak jasoko dituen Boluntariotzaren Barne Estatutu bat egitea. Horretarako, dokumentu hori prestatzeko moduari buruzko gida bat egin dugu, eta edukiari buruzko iradokizunak jasotzen ditu: Elkarteentzako aholkularitza | BizkaiaGara