Zer da onura publikoaren deklarazioa eta zer onura dakartza?

Elkarte batek onura publikokoa dela deklaratzeko betekizun batzuk bete eta agiri jakin batzuk aurkeztu behar ditu.

Lehendabiziko betekizuna gutxienez hiru urteko antzinatasuna izatea da, baita ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42.a artikuluan aipatzen diren interes orokorreko helburuak izatea ere.

Aitorpena eskatzeko, elkarteak batzarrean, zuzendaritza-batzordean edo estatutuen arabera dagokion gobernu-organoan batzordean hartuko du erabakia. Behin erabakia hartuta, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da Eusko Jaurlaritzako Elkarteen erregistroan.

Eusko Jaurlaritzari dagokio deklarazioa ematea, Gobernu Kontseiluan erabakitako dekretuaren bidez, elkartearen helburuen araberako sailak proposamena egin eta gero.

Onura publikoko izaeraren aitorpena jasotzen duten elkarteek agiri guztietan aipatutako izendapena erabiltzeko eskubidea izango dute, eta salbuespen, hobari, dirulaguntza eta bestelako laguntza eta onura ekonomiko, fiskal eta administratiboak eskuratu ahal izango dituzte.