Zer legezko betebehar dituzte boluntarioak dituzten erakundeek?

EAEko Boluntariotzari buruzko Legearen arabera, boluntariotza-erakundeen betebehar nagusiak puntu hauetan laburbil daitezke:

  • Alten eta bajen erregistro bat izatea.
  • Erakundearen eta boluntarioen arteko idatzizko konpromisoa.
  • Boluntariotzaren Barne Estatutu bat izatea (gutxienez, onartzeko eta baztertzeko irizpideak, eskubideak eta betebeharrak)
  • Erantzukizun Zibileko eta istripuetako aseguru-poliza bat kontratatzea boluntarioentzat.
  • Boluntarioen informazio-, prestakuntza-, orientazio-, laguntza-, jarraipen- eta partaidetza-prozesuak bermatzea erakundean bertan (ARRETA Plana edo Boluntariotzaren Plana).
  • Borondatezko ekintzatik datozen gastuak estaltzea(aldez aurretik hala hitzartu denean).
  • Borondatezko lankidetzako ziurtagiriak ematea.
  • Boluntarioekin hartutako konpromisoak betetzea.