Boluntarioen Osasun Mentala zaintzeko gakoak (BETETA)

Egindako prestakuntza

Boluntarioek herritarrei eta gizarteari egiten dieten ekarpena ukaezina da. Ekintza boluntarioak boluntarioengan duen eragin positiboa ere halakoxea da, gogobetetze eta garapen pertsonalerako iturri baita. Boluntarioek beste pertsona batzuei laguntzen diete bizi-prozesu zail, konplexu eta zaurgarritasun handikoetan; horren ondorioz, kezka eta emozio oso negatiboak ager daitezke, hala nola tristura, frustrazioa…

  • BBKgunea - Ronda kalea z/g 2. pisua - Bilbo
  • 2023ko azaroaren 06a
  • 16:00 - 18:00
Claves para el cuidado de la salud mental de las personas voluntarias

Boluntarioei laguntza horren eragin emozionala kudeatzeko tresnak emateak osasun mentala babestea erraztuko du, eta borondatezko konpromisoari ilusioz eta gogobetetasunez jarraitzea ahalbidetuko du. Jardunaldiaren helburuak :

  • Osasun mentalarekin lotutako kontzeptuak argitzea
  • Osasun mentalean eragina duten arrisku-faktoreak identifikatzea
  • Boluntarioen bizipenei aurre egiteko babeserako estrategiak ematea
  • Osasun mentalean alerta-seinaleak antzematen ikastea

Prestakuntza amaitutakoan, honako hauei erantzun ahal izango diezu:

  • Zeri buruz ari gara Osasun Mentalari buruz ari garenean?
  • Zelako eragina izan dezake boluntarioa izateko konpromisoak nire osasun mentalean?
  • Zelan jakin dezaket nik neuk edo nire inguruko norbaitek osasun mentaleko arazoren bat duen?
  • Zelan babestu dezaket nire osasun mentala?
  • Zer tip dira funtsezkoak gure osasun mentala zaintzeko?

Bideratzailea: Graciela Rodríguez, AVIFESeko Laguntza Psikologikoko Zerbitzuaren arduraduna

AVIFES: Gaixotasun mentala dutenen eta haien senideen Bizkaiko elkartea. 1986an ekin zioten bideari, buru-eritasuna duten pertsonentzat baliabide berriak eta hobeak aldarrikatzeko eta gizartean den estigmari aurre egiteko.