Animalien Babes, Eskubide eta Ongizateari buruzko Legearekin, udalak arduratzen dira beren udalerriko felino-koloniak erregularizatzeaz. Lege honen 46. artikuluan eta hurrengoetan, HEI metodoaren aldeko apustua egiten da (harrapaketa, esterilizazioa eta itzulera), kolonia felinoak kudeatzeko.
Kolonia felino horien arreta egokia bermatu ahal izateko, udalek laguntza eman behar diete defentsa, babes eta zaintza lan hori egiten duten irabazi-asmorik gabeko erakundeei, legez garatutako protokoloari eta araudiari jarraiki, boluntarioekin.
Gure Autonomia Erkidegoan, Boluntariotzari buruzko Euskal Legearen bidez, erakunde publikoek ezin dituzte boluntarioak atxikita eduki; beraz, kolonia felinoak kudeatzen dituzten pertsona guztiek irabazi-asmorik gabeko erakunde bateko kide izan behar dute. Eta boluntarioak dituzten erakunde guztiek Boluntariotzaren Legeak esleitzen dizkien betebeharrak bete behar dituzte.
Prestakuntzaren helburuak:
• Boluntarioak dituen erakunde bat zer den eta integratu eta bete behar diren legezko betebeharrak ezagutzea.
• Boluntariotza behar bezala kudeatzeko eta koordinatzeko egin behar diren izapideei erantzutea.
Prestakuntza hori amaitzean, honako galdera hauei erantzun ahal izango diezu:
• Zer esan nahi du boluntarioak dituen erakunde bat izateak?
• Zeintzuk dira boluntariotzako erakundea izatearen legezko betebeharrak?
• Zer alderdi praktiko hartu behar ditugu kontuan kolonia felino bateko boluntarioen kudeaketarako?