Boluntariotzako erakundeen kasuan, komunikazioaren potentzialtasunak eta estrategiak aztertu behar ditugu, gizartea erakartzeko eta eraldatzeko tresna baita, eta gure zerbitzuak ikusarazteko eta boluntariotza erakartzeko aliatu handia izan baitaiteke.
Prestakuntza honekin boluntariotzako erakundeen komunikazioaz arduratzen direnei lagundu nahi diegu, haien puntu kritikoak identifikatzen eta komunikazio-estrategiaren baliabideak ezagutzen, gure mezuak gizarte- aldaketarako hazi bihurtzeko.
- Publiko objektiboa mapatuko dugu.
- Hedabideekin lankidetza-harremanak ezartzen ikasiko dugu.
- Komunikazioaren estrategiak ulertuko ditugu. Online eta off line marketina
- Balioa duen mezu sozialaren gakoak identifikatuko ditugu. Hitz ahaltsuen bidez sentsibilizatzea.
- Adibide gisa inspiratuko gaituzten boluntariotzaren sentsibilizazio-kanpaina arrakastatsuak ezagutuko ditugu.
Guzti hori, metodologia arin eta parte- hartzailearen bidez egingo dugu, "guztion onerako komunikazio-agentzia sortzaile batek"
Prestakuntza hau boluntariotzako erakundeetako komunikazio-arduradunei zuzenduta dago. Izena eman ondoren, galdetegi bat bidaliko da, prestakuntza parte hartzaileen beharretara ahalik eta gehien egokitzeko.