Boluntariotza-plana egunean: araudia eta kudeaketa eraginkorra

Egindako prestakuntza

Boluntariotza Plana garatzeko funtsezko elementuak landuko dituen prestakuntza praktikoa da hau.

  • BizkaiaGara.BBK Eraikina Ronda/K z/g. 2. pisua BILBO
  • 2025ko apirilaren 01a
  • 12:00 - 14:00
Boluntariotza-plana egunean: araudia eta kudeaketa eraginkorra

Elkarte askok boluntarioak dituzte beren proiektuetako batzuk babesteko eta garatzeko. Eta badira, baita ere, elkartea osatzen duten pertsonen gehiengoa boluntarioak direnak. Hau horrela, garrantzitsua da, boluntarioen koordinazio, arreta, zaintza eta kudeaketa-prozesu osoa zeharka eta indarrean dagoen araudia txertatuz antolatuko duen boluntariotza plan bat antolatua izatea.

Boluntariotza Plana garatzeko funtsezko elementuak landuko dituen prestakuntza praktikoa da hau.

Landuko ditugun edukiak :

BOLUNTARIOTZAK ERAKUNDEAN DUEN TESTUINGURUAREN AZTERKETA:

  • Erakundearen filosofia eta apustua boluntariotzaren alde. Ekintza boluntarioaren zertarakoa.
  • Boluntarioen rola erakundean. Balio-proposamena.
  • Boluntarioak erakundean integratzea. Koherentzia eta zeharkakotasuna.

BOLUNTARIOTZA PLANAREN ERAKETA

  • Zertan datzan boluntariotza-plan bat: boluntariotza kudeatzeko beste elementu batzuekiko definizioa eta bereizketa.
  • Boluntariotza Planaren elementuak:
  • Boluntarioen arretarako prozesuak erakundean:
  • Faseak eta prozesuak identifikatzea eta deskribatzea
  • Prozesu bakoitzari esleitutako giza baliabideak eta baliabide materialak
  • Epe luzerako eta laburrerako egutegia
  • Araudiaren arabera gauzatzeko beharrezkoak diren dokumentuak eta bestelako tresnak: idatzizko konpromisoa, Barne Estatutua, boluntarioen asegurua, etab.

Data: 2025ko apirilaren 1ean, asteartea.
Bideratzailea; BIZKAIA GARAko lan taldea
Ordutegia: 12:00etatik 14:00etara
Modalitatea: AURREZ AURREKOA
Lekua: BizkaiaGara.BBK Eraikina Ronda/K z/g. 2. pisua BILBO

Plaza mugatuak.
DOAKO PRESTAKUNTZA.