Boluntariotzaren ekarpena garapen jasangarriko helburuei (GJH)

Egindako prestakuntza

Boluntariotza funtsezko pieza da –izaera eraldatzailea baitu– Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) betetzeko, pertsona guztientzat bidezkoagoa, jasangarriagoa, inklusiboagoa eta ekitatiboagoa den mundua eraikitzearen alde egiten baitu.

  • 2022ko urriaren 04a
Imagen sobre la igualdad social, igualdad y responsabilidad con la naturaleza

2030 Agendak esplizituki jotzen ditu PERTSONAK ardatz nagusitzat, eta, zehazki, boluntario taldeak, Garapen Jasangarriko 17 Helburuek jarritako helburuak lortzeari bide emateko eragile gisa. Boluntarioak funtsezko eragileak dira aldaketan laguntzeko, eta “zeregin garrantzitsua egin dezakete planifikatzeko eta gainbegiratzeko partaidetzazko moduak finkatzen, eta bildutako datuen kantitatea eta kalitatea zabaltzen”.

Ekarpen sozial eta inplikazio horretarako, “prestakuntza pilula” hau abiaraziko dugu, boluntariotza GJHekin nola “lerrokatzen” den jakinarazi eta identifikatzeko.

EDUKIAK

  • 2030 Agenda eta Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH). Ezaugarriak eta gidatzen dituzten oinarriak.
  • Garapenerako ituna; erantzukizun partekatua. Herritarren inplikazioa.
  • GJHak eta haien lotura zuzena Hirugarren Sektorearekin eta Boluntariotzarekin.
  • GJHak boluntariotzatik lortzeko ikaskuntza-helburuak (kognitiboak, sozio-emozionalak eta jokabidekoak).
  • Hirugarren Sektoreak jasangarritasunerako dituen eskumen funtsezkoak.
  • Nola eragiten du nire jardun boluntarioak GJHetan?
  • GJHen inguruan, boluntariotzak egiteko jarduera zehatzak.

  • Datak: urriak 4, asteartea
  • Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara
  • Prezioa: 0€
  • Hornitzailea: Samuel Fernández Diekert, UNESCO Etxea – Centro UNESCO del País Vasco