Euskadiko boluntarioen errolda: Zer da eta nola eman izena

Egindako prestakuntza

Euskadiko boluntariotza-erakundeen errolda 2002. urteaz geroztik dago martxan, baina duela gutxi sortu da Hirugarren Sektore Sozialaren Errolda (EHSS), eta ezartzen du boluntariotza-erroldan erroldatuta dauden erakundeek ofizioz eskuratu ahal izango dutela errolda berria.

  • Online, Webex bitartez
  • 2023ko ekainaren 13a
  • 17:00 - 18:30
Euskadiko boluntarioen errolda

Boluntariotzaren Erroldan erroldatuta dauden erakundeek inskripzioa berritu beharko dute, Eusko Jaurlaritzak hala eskatuta. Horregatik, beharrezkoa iruditzen zaigu Bizkaiko boluntariotzako erakunde guztiek ezagutzea Euskadiko Boluntariotzaren Erroldan izena emateko ezaugarriak eta prozedura.

Edukiak:

  • Zer da boluntariotzako erakundeen errolda eta zertarako balio du.
  • Nolakoa da izena emateko prozesua eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.
  • Boluntariotzaren Erroldaren eta Hirugarren Sektore Sozialaren Erroldaren arteko harremana.

Saio honek honetarako balioko du:

  • Boluntariotzako Erakundeen Erroldaren ezaugarriak ezagutzea: nor sar daitekeen, zer onura ekartzen dituen, etab.
  • Inskripzioa telematikoki nola egin jakitea, baita aurkeztu beharreko dokumentazio espezifikoa ere: boluntariotzaren barne-estatutua, borondatezko lankidetzarako konpromisoa, boluntarioen asegurua, etab
  • Boluntariotzaren Errolda eta Hirugarren Sektore Sozialaren Errolda berria nola erlazionatzen diren ulertzea: bakoitzaren ofiziozko inskripzio posibleak eta erakundeentzako ondorioak.

Erraztu: Soledad Calderon. BizkaiaGara-ko teknikaria.

Nori zuzenduta: Boluntarioak dituzten Bizkaiko gizarte-erakundeei.