Hirugarren edizio honetan 28 gaztek hartuko dute parte; Bilbon bizi diren 18 eta 30 urte bitarteko 24 gaztek hartuko dute parte (3 barruti bakoitzeko), interesdunen artean hautatuta. Gainera, berritasun gisa, 4 gazte sartuko dira udalerrian diharduten gazte-elkarteek eta -taldeek proposatuta.
Panelistek eurek aukeratutako proiektuetan egingo dute lan, eta batera zehaztuko da edizioaren lehen saioetan.
Astelehenean, urtarrilaren 20an, 17:00etan, informazio-saio bat egingo dugu La Perreran (Sabino Arana, 50), hautaketa-prozesuari, saioen kopuruari, iraupenari, konpentsazioari eta bestelako gai interesgarri batzuei buruz.
¿ZER DA BILBOKO GAZTE PANELA?
Bilboko Udalaren eta gazteen arteko harremanetarako gune bat, Gazteriaren Tokiko Agendaren diseinuan parte har dezaten sustatzeko, udal-jarduera eta funtzionamendua ezagutarazteko, eta Bilboko gazteen interesak eta kezkak identifikatzeko.