Boluntarioen Nazioarteko Egunaren harira, BizkaiaGarak BizkaiaGara Sarien edizio berri bat ospatuko du. Sari horien bidez, gizarte-partaidetza, herritarren inplikazioa eta gure inguruan aldaketa positiboak eragiten dituzten ekimenen indarra nabarmendu nahi dira.
Gala elkartzeko, esperientziak partekatzeko eta boluntarioek zein eguneroko konpromisoaren bidez gure komunitateak indartzen dituzten pertsona eta erakundeek betetzen duten funtsezko eginkizuna ikusarazteko aukera izango da.
Ekitaldian, sarien hiru kategorietako aitorpenak banatuko dira: Ibilbidea, Erakundea eta Proiektua. Horrez gain, konpromisoa eta gizarteari egindako ekarpena adierazteko beste modu batzuk nabarmentzen dituzten bi aipamen berezi ere egingo dira.
Ospakizunean, Harrobi Dantza Bertikalaren dantza garaikidea eta Elorri Bertso Eskolako bertsolaritzaren tradizioa uztartuko dituen proposamen artistikoaz gozatzeko aukera izango dugu. Horrela, kultura aitortzaren eta emozio partekatuaren zerbitzura jarriko da.
BizkaiaGarak, Bizkaiko boluntarioak eta gizarte-partaidetzarako agentziak, sustatzen ditu sari hauek, Bizkaiko Foru Aldundiaren, BBK Fundazioaren eta EDE Fundazioaren eskutik. Sari-banaketa hutsetik harago joan nahi dute: parte-hartzearen indarrean sinesten duten pertsona guztientzako topagune eta ospakizun kolektibo izan nahi dute.
Ekitaldiari amaiera emateko, mokadu bat partekatuko dugu.
Ekitaldia hobeto antolatu ahal izateko, eskertuko genizuke esteka honen bidez izena ematea.
Gurekin bat egitera eta parte hartzen dugunean elkarrekin eraikitzeko gai garen guztia ospatzera gonbidatzen zaitugu!
Ekitaldiaren informazioa
- Eguna: 2026ko abenduaren 2an, asteazkenean.
- Ordua: 19:00etan.
- Lekua: Bizkaia Aretoa – EHU, Bilbon.
- Emanaldiak: Harrobi Dantza Bertikala eta Elorri Bertso Eskola.
- Antolatzailea: BizkaiaGara.