Datorren maiatzaren 12an, 17:00etan, "Bizkaiak herritarrak aktibatzearen aldeko apustua egiten du" esperientzia-mahaira gonbidatzen zaitugu.
- Plaza , EDE Fundazioa
- 2026ko maiatzaren 12a
- 17:00 h
- Informazio gehiago
Datorren maiatzaren 12an, 17:00etan, "Bizkaiak herritarrak aktibatzearen aldeko apustua egiten du" esperientzia-mahaira gonbidatzen zaitugu.
Topaketa hau Nazio Batuen erakundeak izendatutako Garapen Jasangarrirako Boluntariotzaren Nazioarteko Urtearen (2026) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren 2024-2027 Herritarren eta Gizartearen Partaidetzarako III. Foru Planaren baitan dago, eta, horregatik, Elixabete Etxanobe ahaldun nagusia han izango da.
Esperientzia-mahaian arlo ezberdinetako hiru boluntariok parte-hartuko dute, eta euren motibazioak, ikaskuntzak eta dituzten erronkak hizpide izango dituzte. Ager Izagirre Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak gidatuko du elkarrizketa.
Parte-hartzaileak:
• Salec Hossien: Saharar herriaren alde eta kirolaren arloan boluntarioa
• Raisa Herreros Moura: konpromiso sozialean eta ikasle mugimenduan eta eskubide sozialen alde boluntarioa
• Mertxe Sagastizabal: arlo sozialean, eta astialdian kooperantea eta boluntarioa
Lekua: Plaza, EDE eraikinean, Manuel Allende 10
Eguna: maiatzak 12
Ordua: 17:00