CEBEKetik enpresen eginkizuna nabarmendu nahi dugu, bereziki ETEena; izan ere, enpresetako pertsonen denboraren, talentuaren eta esperientziaren bidez, uste baino askoz ekarpen handiagoa egin dezakete.
Zerk bultzatzen ditu enpresak inplikatzera? Zer ekarpen egiten die boluntariotzak gizarte-erakundeei? Zer jasotzen dute boluntariotza-ekimenetan parte hartzen duten pertsonek?
Jardunaldi honetan hiru ikuspegiak entzungo ditugu, benetako esperientziak partekatuko ditugu eta boluntariotza korporatiboa sustatzen laguntzen dutenen konpromisoa aitortuko dugu.
EGITARAUA
12:00 - Ongietorria: Ane Epalza, CEBEKeko Batzorde Exekutiboko bokala
12:15 - Mahai-ingurua: «Boluntariotza korporatiboa: hiru ikuspegi, eragin partekatua»
Boluntariotza korporatiboaren motibazioei, onurei, ikaskuntzei eta erronkei buruzko solasaldia, elkarren osagarri diren hiru ikuspegitatik.
Moderatzailea:
- Johana Etxezarraga, BizkaiaGarako koordinatzailea.
Parte-hartzaileak:
Enpresaren ikuspegia:
- Lola Rodríguez, Bahía deBizkaia Gaseko Arlo Juridikoko eta Lan Harremanetako burua.
Gizarte-erakundearen ikuspegia:
- Alberto Estefanía, Lagun Arteaneko gerentea.
Boluntarioen ikuspegia:
- Elisabeth Martínez, Ananda Consultoría y Personas enpresaren Bilboko ordezkaritzako zuzendaria.
13:00 - Boluntariotza korporatiboarekiko konpromisoaren aitortzak
Enpresa-konpromisoaren aitortza Juritecnia, S.L.
Boluntariotzarekiko konpromiso pertsonalaren aitortza Estíbaliz Teso, Electrotécnica ArtecheHnos., S.L. enpresako SQA.
13:30 - Aperitiboa eta networkinga.
Esperientziak partekatzen jarraitzeko, harremanak sortzeko eta lankidetzarako aukera berriak aztertzeko gunea.