GAZTECHANGE

Sei hizlari gaztek euren bizipenak eta euren iblibidea egiteko izan dituzte erronkak azalduko dizkigute.

  • Auditoria, Guggenheim Bilbao Museoa
  • 2026ko azaroaren 20a
  • 18:30 - 20:00
GazteChange2026

Sei hizlari gaztek, artista, kirolari, eduki-sortzaile eta ekintzaile gaztek, euren bizipenak eta euren iblibidea egiteko izan dituzte erronkak azalduko dizkigute musikaren, kirolaren, sare sozialen eta ekintzailetzaren esparruetan.

Egoera berean dauden beste gazte askorentzat inspirazio-iturri izan daitezkeen esperientziak eta hausnarketak izango dira, eta gazteek egunero aurre egin behar dieten egoerez gizartea kontzientziatzen lagunduko dute.

Xabier Madariaga kazetariak aurkeztuko duen ekitaldi honetan parte hartuko dute:

  • Eleder Iglesias (@elederiglesias) aktore, kazetari eta eduki-sortzailea
  • Jule Arkotxa (@_juulee) arraunlari profesional ohia eta orain entrenatzaile pertsonala eta lesio–berregokitzailea
  • Ismael Maceira (@proyectoyasira) Samira DTX proiektuaren sortzaile eta CEOa
  • Oihane Recalde (@sagarrek) gazte ekintzailea
  • Aimar Zuriarrain (@aimarzzzz) musikaria
  • Naiara Hermana (@saldo.barik) eduki–sortzailea.