GAZTEDIGITALK: DESINFORMAZIOAREN ETA ERRADIKALIZAZIOAREN AROA

EUROPE DIRECT Bizkaiak, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirolen Sailarekin, EuroBasquerekin, Europa Taldearekin eta Erasmus Student Network Bilbaorekin batera, “GAZTEDIGITALK: DESINFORMAZIOAREN ETA ERRADIKALIZAZIOAREN AROA” jardunaldia antolatu du. Jardunaldia BilboRocken (Bilbo) egingo da maiatzaren 8an, ostegunean, 18:00etan.

  • BilboRock: Mesedeetako Kaia, 1, Ibaiondo, 48003 Bilbao, Bizkaia
  • 2025ko maiatzaren 08a
  • 18:00 - 20:00
“GAZTEDIGITALK: LA ERA DE LA DESINFORMACIÓN Y RADICALIZACIÓN”,

Herritartasun Digitalerako Hezkuntzaren Europako Urtean oinarrituta, Europako Egunari buruzko jardunaldi honek erradikalizazio digitala nola gertatzen den eta hori geldiarazteko zer neurri har daitekeen arakatuko du.

Ekimen honek erradikalizazio digitala nola gertatzen den eta hura geldiarazteko zer neurri har daitezkeen aztertuko du. Hizlari bakoitzak prozesuaren funtsezko fase bat landuko du, hainbat esparruri buruzko ikuspegia eskainiz.

Solasaldia hiru gai handiren inguruan antolatuko da, baina formatua irekia eta dinamikoa izango da, hizlarien eta bertaratuen arteko elkarreragina ahalbidetzeko:

  • Muturreko diskurtsoak sare sozialetan eta gazteen artean duten eragina.
  • Desinformazioa manipulazio-tresna gisa.
  • Zibersegurtasuna eta erradikalizazioa, teknologiaren eta estremismo digitalaren arteko lotura arakatzen.

Besteak beste, honako hauek hartuko dute parte: Diego Martínek (Europako Batzordea Espainian ordezkatuz komunitate digitalen kudeaketako arduraduna), Ana Ayerbek (zibersegurtasunean aditua eta CORES / DIGITAL-TECNALIAko zuzendaria), Patricia del Castañok (Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlaria eta Europako Qyourself proiektuko kidea) eta Quinndy Akeju (komunikatzailea, ikertzailea eta AFROCOLECTIVA komunikabidearen sortzailea eta koordinatzailea.

Jardunaldiaren amaieran, partaidetzarako, ideiak trukatzeko eta elkar ezagutzeko topaketa irekia egingo dugu. Gainera, elkarrekin modu informalagoan hitz egiteko aukera bikaina izango da, pintxo eta edariekin lagunduta.

Ekimenean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Antolaketa- eta edukiera-arrazoiak direla eta, ezinbestekoa da izena ematea.