Gizarte digitalean parte hartu eta eragin

Eskubide sozialei, herritarren botereari eta parte-hartze demokratikorako baldintza berriei jardunaldia. Igor Calzada eta Ainhoa Lasa hizlariak izango dira

  • Erronda Kalea z/g
  • 2026ko azaroaren 17a
  • 12:00-13:30
Jornada de participación e influencia en la sociedad digital

Herritarren parte-hartzea ezin da jada aztertu digitala dena eta presentziala dena bereizita. Informazioaren zirkulazioak, kausen ikusgarritasunak, antolaketa kolektiboak eta prozesu instituzionaletarako sarbideak izaera desberdineko espazioak, arauak eta gaitasunak konbinatzen dituzte. Kanal gehiago izateak ez du, berez, eragin handiagoa suposatzen.

Europan, Eskubide Sozialen Europako Zutabea eta demokraziari buruzko Europako paketea (Demokraziaren Europako Ezkutua eta EBren Gizarte Zibilerako Estrategia) erreferentzia dira lehentasun publikoetan nork esku hartzen duen eta gizarte-ahotsak nola entzuten diren eztabaidatzeko. Zerbitzu Digitalen Araudiarekin eta adimen artifizialaren Europako esparruarekin batera, IAren plataformen eta sistemen paperari eta erantzukizunari buruzko galdera garrantzitsuak gehitu dira.

Bizkaian, erakunde eta espazio komunitarioen sare bat dago, herritartasuna eta boluntariotza areagotzeko. Gizartean parte hartzen duten pertsonen eta erakundeen zifra altuak izan arren, ez dira berez benetako eraginaren baliokide.

Europe Direct Bizkaiatik Europako eztabaida demokratikoa tokiko errealitateetara hurbildu nahi dugu; eta BizkaiaGaratik eztabaida hori Bizkaiko parte-hartze, boluntariotza eta ekintza komunitarioko esperientziarekin konektatu nahi dugu. Horregatik antolatu dugu jardunaldi hau, funtsezko bi gairi buruz hitz egiteko:

  • Plataforma digitalek, datuek, algoritmoek eta adimen artifizialak nola eraldatzen duten herritarren parte-hartzea eta gizarte-erakundeen eragin-gaitasuna.
  • Kontsultatuak izatearen eta lehentasunetan, aurrekontuetan eta politika publikoetan eragiteko benetako gaitasuna izatearen arteko distantzia.

Honako hauek izango dira gurekin:

IGOR CALZADA: EHUko eta Ikerbasqueko Politika Publikoetako irakasle eta ikertzaile nagusia.

AINHOA LASA: Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea Zuzenbide Publikoaren eta Zientzia Historiko-Juridikoen eta Pentsamendu Politikoaren Sailean, EHUn.

  • Data: 2026ko azaroaren 17an
  • Ordua: 12:00tik 13:30era
  • Lekua: Ekitaldi aretoa, lehenengo solairua (BBK eraikina) Ronda kalea z/g 48005 Bilbao

Gizarte-erakunde eta boluntariotza-erakunde, gizarte-ekonomiako erakunde, boluntario, herritar interesatu eta administrazio publikoetako teknikariei.

Programa:

12:00. Ongi etorri

12:10. Igor Calzada: AAren aurretiazko gobernantza: eskubide digitalik ba al dugu?

12:30. Ainhoa Lasa :Eskubide sozialak, gobernantza demokratikoa eta eragiteko gaitasuna

13:50. Mahai-ingurua: Gizarte digital batean herritarren eta gizarte zibileko erakundeen eskubideak baliatzeari buruzko elkarrizketa.

13:10. Publikoaren galderak

13:25. Jardunaldiaren amaiera

ANTOLATZAILEAK: EUROPE DIRECT eta BIZAKAIAGARA

LAGUNTZAILEAK: Ikerbasque eta EHU

Eskertu genizueke izena ematea