KIROL ANITZA, HERRI ABERATSA

BizkaiaGaratik, Patxe.eus ekimenaren esparruan, Bizkaiko kirolarekin lotutako askotariko eragileak lankidetza-saio batera gonbidatu nahi zaituztegu.

  • Erronda kalea z/g, 2. solairua 48005 Bilbo
  • 2026ko irailaren 25a
  • 09:30 - 11:00
KIROL ANITZA, HERRI ABERATSA

Kirol-klub txikiak, goi-mailako kirolaren inguruko erakunde eta plataformak, foru-erakundeetako eragileak, udal-eragileak eta kirolaren bidez inklusioa, kirol egokitua, aukera-berdintasuna, gizarte-kohesioa edo euskararen normalizazioa sustatzen duten elkarteak elkartu nahi ditugu.

Zergatik gonbidatzen zaituztegu?

Uste dugu zuen esperientziak, ezagutzak eta harremanek ekarpen handia egin dezaketela. Saio honetan elkar ezagutu, ikuspegiak partekatu eta Patxe ekimen bateratu bat garatzeko interesa, beharra eta aukerak dauden aztertu nahi dugu.

Ez gatoz aurrez erabakitako proiektu bat aurkeztera. Zuekin batera entzun, konektatu eta aukerak esploratu nahi ditugu.