Kolilatoia 2026

Zatoz zigarrokinak jasotzera ordubetez, zenbat uste duzu aurkituko ditugula?

Kolilatoia ekainean

Surfriderren 2018tik daramagu gehien aurkitzen ditugun hondakinak zigarrokinak direla ikusten, boluntarioek Retrace! bilketa programaren bidez Europa osoan antolatzen dituzten milaka bilketetan. Egoera horrek kezkatzen gaitu, eta, horregatik, 2024an hasi ginen Kolilatoi kanpainarekin, arazo hori ikusaraziz. Harrezkero, kanpainak urtero eboluzionatzen du, parte-hartzaileekin batera antolatuta. Urte honetan ekaineko hilabete osoan zehar egingo ditugu bilketak.