Paisaia eta eskaintza

Paraleloak eta Meridianoak. Iberdrola Bilbuma erakusketaren inguruan antolatzen den jarduera-zikloa Bilboko Arte Ederren Museoan

  • Museo Plaza, Artetxe Kondearen Zumarkalea, 2, Abando, 48009 Bilbao, Bizkaia
  • 2026ko maiatzaren 20tik maiatzaren 27ra
  • Maiatzaren 20a. 11:00 edo 17:00; Maiatzaren 27a. 11:00 edo 17:00
Pello Irazu, Disdiratsu. 2025. © Ander Sagastiberri

Arte Ederren Bilboko Museoan ospatzen den Paraleloak eta meridianoak. Iberdrola bilduma izeneko erakusketak korporazio honen bildumaren zati esanguratsu bat biltzen du eta, sinbolikoki, konpainiaren mugarri batzuk euskal artearekin eta estatuko eta nazioarteko panorama artistikoarekin lotzen dituzten lerro paraleloak marrazten ditu. Aldi berean, lerro meridianoekin gurutzatzen dira, bere nortasunerako funtsezkoak diren gaiak jorratzen dituztenak, hala nola natura, argia, paisaia edo hiria.

Erakusketak proposatzen duen kontzeptu-mapa hau tailer-ziklo honen abiapuntua da.

Lehenengoan, paisaia aztertuko da jatorri gisa: hasteko, ereiteko eta sortzeko espazioa eta denbora.

Bigarrenean, eskaintzaren ideiara mugituko da arreta, erritualista izaerako praktika eta gaiei helduz.

Hona hemen, artea bizitzeko modu berriak deskubritzera gonbidatzen gaituzten bi proposamen:

Paisaia Maiatzaren 20a. 11:00 edo 17:00

Tracey Emin, Cy Twombly, Ai Weiwei, Andy Warhol eta Etel Adnanen lanetatik abiatuta, paisaia, urtaroak eta ereintza bezalako kontzeptuak aztertuko ditugu erreserba-tekniken bidez, esponjen erabileraz eta pinturaz zipriztinduz. Naturaren formak ezarri eta betetakoarekin eta hutsunearekin esperimentatuko dugu.

Eskaintza Maiatzaren 27a. 11:00 edo 17:00

David Hockney, Pello Irazu, Elena Asins, Alain Urrutia, Soledad Sevilla, Carmen Calvo eta Tacita Dean artisten lanetatik abiatuta, hitza, silueta, kolorea eta testurak aztertuko ditugu, bilketa, erritual eta aldare kontzeptuak jorratuz. Ordena eta kaosa landuko ditugu organikoaren eta geometrikoaren bidez.

Azkenik, ontziak eta peanak sortuko ditugu, eta piezak espazioan antolatuko ditugu, lorategi handi bat osatuz, eskaintza gisa.

Iraupena: 2 ordu.

Prezioa: doan.

Hizkuntza: gaztelania.

Publikoa: belaunaldien artekoa (25 urtetik aurrera)

Emailea: Elisabeth Pérez Fernández.

Oharra:

Programa honek bi aukera ematen dizu:

  • Saio bakar batean izena eman: maiatzaren 20an edo 27an.
  • Bi saiotan izena eman: saio bat maiatzaren 20an eta beste bat maiatzaren 27an. Jarduera erderaz izango da.