Gizatiarragoa eta jasangarriagoa izango den garapen batek gobernantza demokratikoagoa behar duelako ideiarekin urteetan lanean aritu ondoren —hori lortzera bideratutako laborategiak, lantegiak eta ikaskuntza-, ezagutza- eta ekintza-komunitateak garatuz—, pertsonok beharrezkoak diren berrikuntza eraldatzaileko prozesuetan dugun funtsezko papera egiaztatu dugu. Herritarrok gara unean-unean eta tokian-tokian planteatutako erronkei erantzunak eta alternatibak bilatzean paradigmak eboluzionatzea (ez)inezko egiten duen pH faktorea.
Herritarrak, bai erreferentziazkoak —erakunde, enpresa eta gizarte-erakundeen buru direnak—, bai anonimoak —beren bizitzaren buru direnak—, gakoa dira beharrezko eraldaketan (kontzientzia ekologikoa, oparotasun banatzailea, cuidadanía / zaintzaritza, ekitatea, identibertsitatea, gobernantza demokratikoa...).
2022tik, kausa komunak eta partekatutako zereginak izen bat dute, Patxe ekimena: Garapen gizatiarrago, jasangarriago eta demokratikoago bantzako aurrerapena kausa komun gisa. Eta herritar erreferentzial nahiz anonimoen entzuketa, kontzientziazioa, aktibazioa eta inplikazioa partekatutako zeregin gisa.
Gehiago eta hobeto egin behar dugu... Baina, batez ere, ezberdin
Gaiari buruzko urteetako hausnarketa, azterketa eta elkarrizketaren ondoren, bere garaian lan-proposamen bat formulatu genuen Edredoiaren Teoriaren eta Hiri 2030aren inguruan. Laborategiak, lantegiak eta ikaskuntza-, ezagutza- eta ekintza-komunitateak bideratzen urteak eman ondoren, KAIA Metodoa landu genuen.
Alabaina, metatutako esperientziak behin eta berriz azpimarratzen zuen herritar erreferentzialen agendak eta herritar anonimoen agendak komunikazio-ezetik begiratzen zirela. Eta horrek nahi ez genuen ondorio bat zeukan: pertsonen eta erakundeen arteko mesfidantza zabaltzea, eta, ondorioz, proposamen indibidualista, populista eta autoritarioentzako bidea erraztea.
Beste alde batetik, bizitako esperientziengatik, gure gain hartzen genuen bi milioi pertsona baino gehiagoren aktibazioa eta inplikazioa alde bakarretik lortzeko genuen ezintasuna, berrehun udalerri baino gehiagotan zehar.
Gure eskura zeuden eragile guztiekin izandako entzuketa eta elkarrizketatik abiatuta, 2025eko otsailaren 25ean, Patxe ekimena aurkeztu genuen, gonbidapenari erantzun zioten ehun erakunde baino gehiagoren aurrean.
Azken urte honetan, ezagutza sortzeko eta ikaskuntzak bideratzeko lanarekin jarraitu dugu, argitalpenak, metodologiak, materialak eta topaketak diseinatuz eta zabalduz. Horiek guztiak biltzen joango dira eta zuen eskura jarriko dira plataforma digitalean (www.patxe.eus).
Era berean, hogei bat erakundek hainbat ekimen bateratu jarri dituzte martxan, ezagutzen dugun errealitatea eraldatzen dutenak, herritar erreferentzialak eta anonimoak aktibatuz eta inplikatuz: Haurteskundeak, pODScasts, Ekhilur, Pantzerkia, Zazpi Fundazioa, Altxor, Vitoria-Gasteiz Centros Cívicos 2030, Hitzetatik Ekintzetara..
Hori dela eta, datorren maiatzaren 27an, 11:30ean, pare bat orduz, egindako guztia zurekin partekatu nahi dugu, baina, batez ere, herritarrak aktibatzeko eta inplikatzeko olatu honetara bildu nahi zaitugu. Kausa komunean eta partekatutako zereginean lagunduko diguten ekimen bateratu bihurtzeko moduko ideiak eta proiektuak dituzu.
info@patxe.eus o citieslab@deusto.es