Irailaren 25ean, 26an eta 27an, Sare Berdeak ekimenak EKO Bilbo azokaren lehen edizioan parte hartuko du.
- Euskalduna Jauregia
- 2026ko irailaren 25tik irailaren 27ra
- 11:00-21:00
Irailaren 25ean, 26an eta 27an, Sare Berdeak ekimenak EKO Bilbo azokaren lehen edizioan parte hartuko du.
Etorkizun berde eta osasungarri baterantz doa Bilbo. Ekologiarekin, ongizatearekin eta jasangarritasunarekin konektatzeko ekitaldi aitzindaria dugu hau. Publiko guztiei zuzendutako azoka, geure inguruko eta sektore guztietako produktuen bitartez bizitza osasungarriagoa izateko eskaintzen zaizkigun aukerak erakustea helburu duena.
Sare Berdeaketik bat egiten dugu proiektuarekin, eta bertan izango gara irailaren 25, 26 eta 27an, Euskalduna Antzokian (81. standa), Sareak egiten duen lana azaltzen eta herritarrak ohiturak aldatzearen garrantziaz kontzientziatzen.
Gainera, irailaren 25ean 15:00etan, mahai-inguru bat antolatu dugu, "CLYMACT esperientziak: gazteak eta jasangarritasuna" izenekoa. Bertan, gazteek CLYMACT proiektuko bizipenak eta proiektu horretatik eratorritako nazioarteko proposamen batzuk zuzenean ezagutzeko aukera izango duzue. ITXAROTEN ZAITUZTEGU!