Txirikorda - Prototipoak

Prototipoak Bilbao Azkuna Zentroaren Forma Artistiko Berrien programa da, maiatzaren 27tik 31ra egingo dena. Programaren barruan "Txirikorda" izeneko jarduera bat dago, Hector Zamora artista mexikarraren ekintza eta instalazio berri bat in situ.

  • AZKUNA ZENTROA Plaza Arriquibar, 4 48010 - Bilbao
  • 2025ko maiatzaren 28a
  • 20:00 - 21:00
  • Informazio gehiago
Txirikorda - Prototipoak

Lan honetan boluntarioak protagonista diren bi performanceren bidez aktibatu da. Performance horietan, 10 bat minutuz mugimendu etereoan arkitektura laztandu nahi duen keinu poetiko batean mugitzen dira oihalak. Aktibazio horretarako datak honako hauek iizango lirateke:

  • Astelehena, maiatzaren 26a | 17:00 - 20:00 – Aldez aurreko entsegua/3 ordu gehienez
  • Asteazkena, maiatzak 28 | 20:00 – Performancea/Prestaketa: 30 minutu lehenago
  • Larunbata, maiatzak 31 | 19:00 – Performancea/Prestaketa: 30 minutu lehenago

Ekintzak ahalegin moderatua eskatzen du, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik esperientzia izatea arte edo performancean, jarduerarekiko interesa eta konpromisoa baizik. Parte-hartzaileek gonbidapen bikoitza jasoko dute Prototipoak ekimenaren jarduera guztietara joateko, Ça Marche konpainiaren "Trabajos Forzados" antzezlana eta Hanna Tuulikki artistaren "The bird that never flew" performance musikala barne. Banaka parte hartu nahi duten guztientzat, hemen izena emateko esteka uzten dizuegu. Talde gisa parte hartu nahi baduzue, deitu 944014014 telefonora edo idatzi mezu honetara bertaratutakoen datuak kudeatu ahal izateko.