“Denok gara aldaketaren parte” - Isabel Iturbe Mach

Mundu asoziatiboak xede argia du: interes komunak bateratzea eta kide bakoitzaren interesak indartzea.

Isabel Iturbe Mach-en argazkia

Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkartearen (AED) kasuan, helburu nagusia da emakumezko enpresarien eta zuzendarien ikusgarritasuna indartzea eta areagotzea, gure etorkizuneko belaunaldien erreferente izateko eta askotariko belaunaldi-erreleboa bermatzeko, maila sozioekonomikoan erabakiak hartzea benetan adierazgarria izan dadin.

Gure elkartekideei laguntzeko funtsezko zeregina dugu, eta arreta berezia jartzen diegu gazteenei. Izan ere, gazteenek beren beldurrak landu behar dituzte, gizarte berdintasunezkoagoa lortzeko sarean lan eginez eta gizarte- eta ekonomia-eremu guztietan lidergoa sustatuz.

Konpromiso argia dago Bizkaiko gizartearekiko; oraindik lan asko dugu egiteko gizarte horretan, eta fedea izan behar dugu belaunaldi-aldaketan, zeinean buru-belarri parte hartzen aritu behar dugun.

Dena dago gure eta besteren baten esku.

Duela urte batzuk entzuten zen esaldi honi erreferentzia egitea gustatzen zait, “gizon handi baten atzean emakume handi bat dago” esaldiari, alegia; bada, emakumeok, gaur egun, “emakume handi baten atzean gizon batzuek egon behar dute, gizarte honen eta ekonomiaren benetako aniztasunean sinesten dutenak”.

Elkarte batean lan egiten edo parte hartzen duen edonork daki eskuzabaltasun handia dagoela eta pertsona aktibo eta eskuzabal horiek gizarte mugimendu handiak elikatzen dituztela.

Aldaketaren parte gara, eta une handi batean gaude. Irizpidez lan egin ahal izateko ondo prestatutako gizarte bat dugu, nondik gatozen ahaztu gabe eta harro sentitzeko etorkizuna eraikiz.

Egin egin behar da, predikatzeari eta kexatzeari utzita. Lan eginez eman behar ditugu frogak, eta hor dago benetako gizarte-konpromisoa.

Aldi berean, AEDko lehendakari izateaz gain, eliteko saskibaloi-klub bateko lehendakari naiz, eta haren Fundazioko zuzendaritzan parte hartzen dut. Ikuspegi horretatik, kirola tresna eraginkorrenetakoa izan da 2030 Agendan zehaztutako Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzen laguntzeko.

Horregatik, gizarteak kirola aprobetxatu behar du esfortzuak eta jarduerak bideratzeko elementu gisa, eta erakusleiho gisa erabili behar du ikusgarritasuna emateko eta helburu horiek lurralde mailan lortzeak duen garrantzia ulertarazteko.

Eginkizun transbertsal hori berak ematen dituen onura guztietan islatzen da: giza balioak sustatzen edo bizimodu osasungarria garatzen duen lanetik hasita, gizarte-kohesioa sustatzen egiten duen laneraino, berdintasuna sustatzeko edo norberaren nahiz hirugarrenen ekintzen bidez enplegua sortzeko ekintzetan duen zeregina barne.

Fundazioaren xedea da Bizkaiko garapen ekonomikoari eta gizarte-kohesioari modu jasangarrian laguntzea, aukera-berdintasunaren bidez eta ekintza bereizle, eragile eta arduratsuekin, inbertsioa maximizatzeko, gizarte- eta ingurumen-proiektuen bidez.

Eragile sozioekonomiko, sortzaile, ireki, sendo eta eraginkor gisa onartua izatea nahi dugu, zeinaren ekintzek eragin positiboa duten Bizkaian.

Eraikuntza jasangarria eskatzen duten jardueretan parte hartzera dei egiten dut, guk sinisten dugun gizartea lortzeko bidean aurrera egiteko ilusioz beterik.

Besarkada handi bat gure gizartearen zati bat eraldatzeko gogoa duten pertsona errebelde guztiei.

ISABEL ITURBE MACH
AEDko lehendakaria (Asociación de Empresarias y Directivas de Bizkaia / Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkartea)