Euskara inklusiorako giltzarria Martin Etxean hartutako migratzaileentzat eta giza eskubideen defendatzaileentzat

Beti saiatu gara ematen harrera integrala, Mundubat GGKEko migratzaileak eta giza eskubideen defendatzaileak babesteko gune den Martin Etxean hartutako pertsonen oinarrizko beharrak asetzetik harago doana.

Borja Allende - Martin Etxea Elkarteko teknikari komunitarioa.

Borja Allende - Martin Etxea Elkarteko teknikari komunitarioa.

Horregatik, oso garrantzitsua da eskualdeko elkarte-sarearekin harremanak lantzea, aisialdirako, inklusiorako, salaketarako edo sare sozialak zabaltzeko espazioak izatea bermatzen baitu. Duela hilabete batzuk, inguruko hainbat erakunderekin egiten dugun bezala, Meatzaldeko Aek-ko arduradunak gonbidatu genituen Martin Etxea ezagutzeko.

Topaketa horretan, Martin Etxean bizi diren migratzaile eta aktibista askorengan euskarak pizten duen interesa nabarmendu genuen. Euskarak beren ama-hizkuntza (jatorrizko herrialdeetan ere minorizatuak direnak) gogorarazten die batzuetan, adibidez amazigha Afrikako iparraldean, maputxea Txileko eta Argentinako Patagonian, Erdialdeko Amerikako maien hizkuntza... eta hasi ginen pentsatzen interes hori inklusio giltzarri bihurtu daitekeela, euskara ikasiz modu erraz eta eskuragarrian. Hala ere, denok badakigu zein zaila den ikaskuntza hori egitea beren egunerokoan gaztelania eta beste hainbat behar ere bultzatu behar dituztenean.

Bisita horretatik sortu zen AEKren proposamena, Meatzaldeko migratzaileei euskara hurbiltzeko Martin Etxeko instalazioetan. Aisa programa Euskal Herritik kanpo jaiotakoentzat diseinatu da bereziki, eskola eta formatu laburren bidez. Horrela ikasturte hasiera honetan talde bat sortu da Martin Etxeko 8 bat lagunekin eta interesa zuten inguruko beste hiru lagunekin.

Astean lau ordu ematen dira, bi egunetan banatuta. Helburua euskara eta euskal kultura ahalik eta modu malguenean ezagutzea da, pertsona bakoitzaren beharretara eta erritmoetara egokituz. Biziki eskertzen dugu AEKko taldea eta irakasleak programa hau aurrera ateratzeko egiten ari diren ahalegina. Egoiliarrek euskararekin konektatzen dute beren jatorrizko ezaugarri komunetatik, eta orain gizarteratzeko tresna berri bat dute.

Eta hala, migratzaileek eta asilo-eskatzaileek ere euskara bizirik mantentzen laguntzen dute, UEMAren azken ikerketak dioen bezala, larrialdi linguistikoa bizi baitu. Bide horretan aurrera egin dugu Martin Etxean, eta datozen urteetan bide horretan aurrera jarraitzea espero dugu, gure eskualdeko euskaltzaleekin batera, euskararen bidez ere inklusioa lortzeko.

Martin Etxea etorkinentzako eta asilo-eskatzaileentzako harrera-gunea da, eta Gallartan (Bizkaia) du egoitza. Sei urte dituen proiektua da eta Palestina, Rif, Sahara, Guatemala, Kolonbia, El Salvador eta Argentinatik etorritako 45 pertsonari eman die laguntza. Mundubat GGKEko kide da, Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaiaren laguntza du eta Estatu osoko beste harrera-gune batzuekin batera sarean dago. Gaur egun, 25 pertsonari laguntzeko gaitasuna du.