Gehiago bizitzea aukera bat denean: ALTXOR proeiktutik erretiroa birpentsatzea

ALTXOR Eusko Jaurlaritzak, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailaren bitartez, bultzatutako proiektua da, eta helburu argi batekin sortu da: urte gehiago bizitzea aukera bat da eta lagunduta bada hobe. Bizitza sozial eta komunitarioan aktiboki parte hartzen jarraitu nahi duten 60 urtetik gorako pertsonentzat pentsatutako zerbitzu publikoa da, autonomiaz, helburuz eta ongizatez beteriko etapa berri hau diseinatuz.

Gehiago bizitzea aukera bat denean: ALTXOR proeiktutik erretiroa birpentsatzea

ALTXOR taldea, Eusko Jaurlaritzaren ekimena, 60 urtetik gorako pertsonei zuzendua, zahartze aktiboa, autonomia eta parte-hartze soziala sustatzeko.

Inoiz baino denbora gehiagoz bizi gara. Euskadin, milioi erdi pertsonak baino gehiagok 65 urte baino gehiago dituzte gaur egun, eta biztanleriaren ia laurdena dira. Hala ere, bizitza-luzera handitu den arren, ez da erraz topatzen erretiroaren ondorengo denbora horrekin zer egin nahi dugun pentsatzeko espaziorik, lasaitasunez eta laguntzarekin. Denbora luzez, etapa hau galeratik edo mendekotasunetik ikusi da.

ALTXOR proeiktuan begirada hori aldatzea proposatzen dugu: ez gara amaieraz ari, hasiera berriez ari gara. ALTXOR orientazio- eta laguntza-zerbitzu publikoa da, eta ez da asistentzialismoan oinarritzen, autonomian, garapen pertsonalean eta parte-hartze aktiboan baizik. Pertsonei laguntzen diegu aurretik dituzten urte horiek proiektuz, zentzuz eta ingurunearekiko loturaz beterik izan daitezen. Hemen urteek ez dute axola, egiten jarraitzeko gogoak axola du.

Konektatutako laguntza-sare gertuko bat

Proiektuak hiru bulego ditu, Bilbon, Donostian eta Gasteizen, arreta zuzena, hurbila eta pertsonalizatua eskaintzen dutenak. Baina ALTXOR bulegoak baino askoz gehiago da: hurbileko sarea da, udalekin, gizarte-erakundeekin eta tokiko eragileekin elkarlanean eraikia, eta altxor.eus ekosistema digital batek sendotua, landa-inguruneetan bizi diren pertsonengana edo online lagunduta egotea nahiago dutenengana ere iristeko aukera ematen duena. Arreta presentziala eta birtuala konbinatuz gero, askotariko errealitate, erritmo eta egoeretara egokitu daiteke.

Pertsona asko iristen dira. ALTXOR proektura beste espazio batzuetan erantzunik aurkitzen ez duten galderekin: zer egin nahi dut orain? nola jarraitu ekarpenak egiten? zerk motibatzen nau? nola berrantolatu ahal dut nire bizitza erretiroaren ondoren? Tailerretan galdera erraz bat bota ohi dugu: "Orain 30 urte gehiago dituzula esango bagenizu, zer egingo zenuke?". Gertatzen den isiltasunak zerbait sakon islatzen du: kosta egiten zaigu lan-etaparen ondorengo etorkizuna imajinatzea. Horrexegatik dago ALTXOR.

Gehiago bizi, baina zentzuz bizi

Izenak dena esaten du. Altxor hitzak "tesoro" esan nahi du, eta pertsona bakoitzak bere baitan daramana zein baliotsua den sinbolizatu nahi du: bere esperientzia, bere denbora, bere talentua, bere gogoa. Erretiroarekin desagertzen ez dena, baina askotan ikusezin geratzen dena. ALTXOR proeiktuan informazio pertsonalizatua, orientazio indibiduala eta ekimen kolektiboentzako laguntza eskaintzen ditugu, pertsona bakoitzak bere bizi-proiektua eraiki dezan, pertsonala, komunitarioa edo sortzailea.

Proiektua entzutetik eraiki da. Adinekoek, erretirotik gertu dauden pertsonek, gazteek eta gizarte-arloko profesionalek parte hartu dute diseinuan. ALTXOR ez da bulego batean jaio, komunitatean baizik, eta hazten ari den proiektu bizi gisa ulertzen da, tokiko errealitateetara eta bizitza luze berriak dakartzan aldaketetara egokitzen jarraituko duena.

ALTXORretik uste dugu gizarte justuago, solidarioago eta kohesionatuago bat ere eraikitzen dela adineko pertsonak, erabakitzeko eta ekarpenak egiteko gaitasuna dutenak, subjektu aktibo gisa aitortuz. Bizi-etapa horretan laguntzea ez da ongizate indibidualaren kontua soilik, gizarte- eta komunitate-ehuna sendotzearena baizik. Urte gehiago bizi gara, eta horrek hasiera berrietarako denbora gehiago ere ematen digu. ALTXOR hemen dago haiei laguntzeko.