Elkarrekin lan egiteak eragin positiboa du, aurre egin beharreko arazo ekologikoen konplexutasunagatik, eskala globalagatik eta interkonexioagatik, hala nola klima-aldaketagatik, biodibertsitatearen galeragatik, kutsaduragatik edo baliabide naturalen eskasiagatik.
Ingurumenaren erronkaren aurrean sarean lan egitearen garrantzia
Olaia Saenz Ormaza - Bizkaiko GAP programaren idazkaritza teknikoaren arduraduna, Sare Berdeak proiektuaren arduraduna
Global Action Plan (aurrerantzean GAP) erakundetik oso ondo dakigu sarean lan egitea funtsezkoa dela helburu komunak lortzeko. GAP dagoeneko 16 herrialdetan dagoen nazioarteko sare baten parte da, eta, 1996an Espainian GAP sortu zenetik, sarean lan egin dugu, pertsonak beren ohiturak aldatzera animatzearekin lotutako proiektuak garatzen, jasangarriagoak izan daitezen.
Urte guzti hauetan, 50 proiektu baino gehiago garatu ditugu hainbat herrialderekin eta ikusi dugu sareek aukera ematen dutela praktika onak, teknologia jasangarriak eta erakundeen eta komunitateen artean ikasitakoak partekatzeko.
Sareko lana ingurumen-erronkara bideratzen badugu, zalantzarik gabe, elkarrekin lan egiteak eragin positiboa du, aurre egin beharreko arazo ekologikoen konplexutasunagatik, eskala globalagatik eta interkonexioagatik, hala nola klima-aldaketagatik, biodibertsitatearen galeragatik, kutsaduragatik edo baliabide naturalen eskasiagatik. Ingurumen-arazoek mugak gainditzen dituzte, eta sareko lanak erantzun koordinatua eta eraginkorragoa ematen du, bai maila lokalean, bai globalean, gobernuen, GKEen, enpresen eta gizarte zibilaren arteko estrategiak lerrokatuz.
Gainera, sareek hainbat sektoretako eragileak biltzen dituzte (zientzia, teknologia, ekonomia, hezkuntza), eta horrek aukera ematen du ingurumen-erronkei ikuspegi integrala eta sistemikoa emateko. Ahaleginak batzean, giza baliabideak, finantzabaliabideak eta baliabide logistikoak partekatzen dira, kostuak murriztuz eta proiektuen eragina hobetuz.
Sarean lan egitearen beste onura handi bat komunitateekin sortzen den lana da. Komunitate-lanak elkartasuna, errespetua eta pertsonen arteko enpatia sustatzen
ditu. Helburu komunen alde lankidetzan aritzean, konfiantzazko eta pertenentziazentzuzko harremanak eraikitzen dira, eta pertsonak guztion ondasun baten alde lan egiten duen talde bateko kide sentitzen direnean, aldaketarako eragile bihurtzen dira. Kide bakoitzak trebetasun eta ikuspegi desberdinak ematen ditu erronka bat konpontzearen aurrean, eta elkarrekin lan egitean adimen kolektibo bat sortzen da, arazoei konponbide sortzaileagoak eta eraginkorragoak aurkitzeko aukera ematen duena.
Bizkaian garatzen ari garen proiektu nagusiak, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta EHUren laguntza ekonomikoari esker, Sare Berdeak du izena, eta, izenak adierazten duen bezala, helburu nagusia da sare berdeak sortzea hainbat eragileren artean, ingurumena hobetzeko ekimenak bultzatzeko. Proiektua, sareak ehuntzean oinarritzen da, eta, beraz, proiektu honen bidez komunitatean lan egitearen garrantzia ikusarazten da. Gizabanako garen aldetik, ingurumen erronkei aurre egiteko orduan bakarrik senti bagaitezke ere, edozein izan daiteke aldaketaren eragile, eta Sare Berdeaketik ikusarazten dugu ez gaudela bakarrik eta pertsona eta erakunde asko daudela bizimodu iraunkorragoen alde egiten dutenak.
Sareko lana ez da erabilgarria bakarrik, funtsezkoa ere bada ingurumen-erronkei eraginkortasunez, ekitatez eta iraunkortasunez aurre egiteko. Eragile anitzen arteko elkarlanaren eta sinergiaren bidez bakarrik sortu ahal izango ditugu konponbide iraunkorrak; beraz, Sare Berdeak-etik aldaketaren parte izatea proposatzen dizugu, eta guztiontzako etorkizun hobe baten alde lanean ari diren eragileen sareko kide izatea. Zure sare berdea ehuntzen hastera gonbidatzen zaitugu! Aldaketa HEMEN hasten da.