18-28 urte badituzu eta erronkei erantzun nahi badiezu...

Bilboko Udala gazteen erronkei erantzungo dieten ekimenen diseinuan parte hartzeko gazteen bila dabil. Horretarako, Bilbon bizi diren 18 eta 28 urte bitarteko 24 pertsona hautatzeko prozesua jarri da abian.

18-28 urte badituzu eta erronkei erantzun nahi badiezu...

Aukeratutako pertsonek Gazte Panel bat osatuko dute, urtean zehar 5 saiotan bilduko dena. Panel horren helburu nagusia Bilbo Hiri Gaztea Planak islatzen dituen eta Bilboko gazteak kezkatzen dituzten gaietan sakontzea izango da: emantzipazioa, ingurumenarekin, kulturarekin edo gizarte-ongizatearekin lotutako gaiak.

Interesa duten gazteek formulario bat bete behar dute www.bilbaogazte.eus udal webgunean.

Bilboko Udalak informazio-saio bat antolatu du otsailaren 15ean, asteazkena, 18:00etan, La Perrera eraikinean (Sabino Arana 50), prozesuan interesa duten gazte guztiak gonbidatuta egonik.

Informazio gehiago gazteria@bilbao.eus helbidean.