Eusko Jaurlaritzaren Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailak argitaratu du 2025-2028 aldirako Boluntariotzaren Euskal Estrategia berria. Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak egindako plan bat, herritarren parte-hartzea indartzen duena eta gizarte inklusiboagoa eta konprometituagoa eraikitzea sustatzen duena.
2025-2028 Boluntariotzaren Euskal Estrategia
Boluntariotzaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, 2025-2028 Boluntariotzaren Euskal Estrategia berriaren argitalpena izan dugu, Euskadiko boluntariotzaren ibilbide-orria berritzen duen esparrua.
Urtean zehar modu aktiboan parte hartu dugu aurreko estrategiaren ebaluazioan eta estrategia berriaren lanketan, gaur egun gauzatzen ari den lan-prozesu bizi eta parte-hartzailean.
Estrategiak proiektu eragile berriak jasotzen ditu boluntariotza irisgarriagoa, anitzagoa eta inklusiboagoa bultzatzeko, baita gobernantza-eredu gardenagoa eta parte-hartzaileagoa bultzatzeko ere. Era berean, komunitatea indartzea, belaunaldien arteko elkartasuna sustatzea eta ekintza boluntarioak gizarte-ongizatearen eragile gisa duen balioa ikusaraztea ditu ardatz.
BizkaiaGara, eta beste 2 boluntariotza-agentziok funtsezko zeregina dugu estrategia hori lurraldera hurbiltzeko, haien helburuak eta ekintzak pertsona eta elkarteengana hurbiletik eta modu erabilgarrian irits daitezen erraztuz. Gure konpromisoa da laguntzen jarraitzea, topaguneak sortzea eta tresnak eskaintzea boluntariotzak hazten eta konektatzen jarrai dezan.
Deskargatu hemen,