Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k epea ireki dute emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko lana aitortzen duten 2025eko Zirgari sarietarako hautagaitzak aurkezteko.
2025eko Zirgari Sariak. Nork merezi du sari bat Bizkaian berdintasunaren alde egiteagatik?
Sari hauen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k publikoki eskertu eta aintzatetsi nahi dute pertsona, erakunde eta proiektu batzuek emakumeen eskubideen alde eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egiten duten ahalegin berezia.
Hautagaitzak aurkezteko epea 2025eko urtarrilaren 17an amaituko da eta aurtengo edizioko hiru kategorietako batera zuzendu behar dira:
- "Ohorezko Zirgari Saria 2025”. Pertsona fisiko batek edo gehiagok emakumeen eskubideen alde eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde eginiko ibilbidea saritzeko.
- “Berdintasunaren aldeko proiektuaren saria. Zirgari Saria 2025”. Irabazi-asmorik gabeko elkarte eta/edo erakundeek emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egindako proiektu bati edo batzuei.
- “Berdintasunaren aldeko erakundearen saria. Zirgari Saria 2025”. Emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egindako lanagatik nabarmendu diren irabazi-asmorik gabeko elkarte eta/edo erakunde bati edo batzuei.
Hautagaitzak posta elektronikoz aurkez daitezke (berdintasuna@bizkaia.eus), Berdintasunerako Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (Mazarredo zumarkalea 63,3. 48009 Bilbao) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.
Informazio gehiago HEMEN