Abenduaren 15ean aurkeztutako Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren 2021eko Barometroaren arabera, Euskadiko boluntarioen % 56,7 Bizkaian daude.
95.735 pertsona dira boluntarioak Bizkaian
2021eko datuek erakusten dutenez, Euskal Autonomia Erkidegoak 160.493 boluntario ditu, eta horietatik %56,7 Bizkaian daude, hau da, 95.735 pertsona. Lurraldeko ia 96.000 boluntario horietatik, 24.555 ordaindutako langileak dira eta, guztira, BPGren %3,1 dira. 2021eko Barometroak 2.341 erakunde hartu ditu kontuan Bizkaian.
Aurreko urteko datuekin alderatuta, Bizkaian beherakada txiki bat atzeman da: 2020an, hirugarren sektore sozialeko erakunde gutxiago erregistratu arren Bizkaian (3.938 erakunde 2020an), boluntario kopurua handiagoa izan zen iaz lurraldean: 97.513 pertsona (Euskadiko %57).
Bestalde, txosten horren arabera, Gipuzkoan 42.597 boluntario daude (Euskadiko %28,6), eta Araban 22.216 boluntario (EAEko %14,6).
2021eko Barometroari buruzko informazio gehiago