Bilbao Metropoli-30 elkarteak hiriek bertan bizi diren pertsonen ongizate emozionalean duten eragin positiboari buruzko ikerketa bat jarri du abian. Urrian zehar Bilbo Metropolitarreko 18 urtetik gorako biztanleen artean informazioa biltzeko helburuarekin, online galdetegi bat aktibatu da, herritarrak aktiboki parte hartzera gonbidatzen dituena.
Aktiba zaitez Bilbao Metropoli-30ren eskutik eta partekatu zure ikuspegia!
Azterlanak metropoliko ongizate emozionalarekin lotzen diren espazioak, azpiegiturak eta bestelako hiri-elementuak identifikatu nahi ditu; lortutako ondorioen bidez, hiri-habitata hobetzeko jarduketa-ildo estrategiko batzuk zehaztuko dira.
Galdetegia Bilbo Metropolitarreko udalerriren batean bizi diren pertsonei zuzenduta dago: Abanto Zierbena; Alonsotegi; Arrigorriaga; Barakaldo; Basauri; Berango; Bilbo; Derio; Erandio; Etxebarri; Galdakao; Getxo; Larrabetzu; Leioa; Lezama; Loiu; Muskiz; Ortuella; Portugalete; Santurtzi; Sestao; Sondika; Trapagaran; Zamudio; Zaratamo; edo Zierbena.
BizkaiaGara-tik zure ikuspegia partekatzera eta parte hartzera animatzen zaitugu, baita zure inguruko pertsonekin partekatzera ere, horrela gure hirien ikuspegi anitza eta askotarikoa lortu ahal izateko.
Egin online galdetegia hemen
Bilbao Metropoli 30 irabazi-asmorik gabeko elkarte publiko-pribatua da, 1991n sortua, eta Bilboko metropoli-eremuaren etorkizunari buruz hausnartzen du.