Aktibatu zaitez lankidetza eta garapenari buruzko masterretan

Hegoa Institutuak eta UPV/EHUko Ekonomia Aplikatuko Sailak koordinatutako Nazioarteko Garapen eta Lankidetzako eta Globalizazio eta Garapeneko master ofizialetan aurrez izena emateko epea martxoaren 31ra arte egongo da zabalik.

Aktibatu zaitez lankidetza eta garapenari buruzko masterretan

Garapena eta Nazioarteko Lankidetza Master Ofiziala garapenerako nazioarteko lankidetzan espezializatutako langileak prestatzera bideratuta dago batez ere. Oinarrizko erreferentziatzat ekitatea, pobreziaren aurkako borroka, giza garapena eta iraunkortasuna ditu. Master honek, gainera, Latinoamerikan, Afrikan, Asian edo Europan garapenerako lankidetza-proiektu batean derrigorrezko praktikak barne hartzen ditu.

Globalizazio eta Garapena Master Ofiziala espezializazio akademikora eta ikertzaileen prestakuntzara zuzenduta dago, globalizazioaren eta garapen-prozesuen fenomenoei dagokionez. Diziplinartekoa da, eta Garapenari buruzko Ikasketen (Development Studies) tradizioan kokatzen da. Euskal Autonomia Erkidegoan curriculumetik kanpoko praktikak egiteko aukera barne hartzen du.

Bi titulu ofizial horiez gain, Hegoak eta UPV/EHUk Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Emanzipatzailea Masterra koordinatzen dute. Berezko titulua da, campus birtualaren bidez ematen dena, eta garapen kritikorako lankidetza bultzatzen duten pertsonak prestatzea du helburu, justizia soziala eta hezkuntza emantzipatzailea sustatzeko gai diren subjektu politikoak indartuz.

Informazio gehiago, hemen