Urriaren 23tik 24rako gauean, 2024ko Euskal Autonomia Erkidegoko Bizitegi Bazterkeriari buruzko azterketa berri baterako datu-bilketa egingo da. Azterketa hori bi urtean behin egiten da 2012tik.
Animatzen zara etxerik gabeko pertsonen gaueko zenbaketan parte hartzera?
Metodologiaren barruan sartzen dira gau horretan kalean dauden pertsonen aldi bereko datu-bilketa eta gau horretan bertan udal- eta foru-eremuko egoitza-baliabideetan ostatu hartuta dauden pertsonen datu-bilketa.
Ikerketa hau ezingo litzateke egin boluntarioen parte-hartzerik gabe. 2024. urteko azterlana egiteko premiazko boluntarioak behar direnez, hainbat lankidetza-bide daude Bizkaiko udalerriaren arabera:
Bilbon, Bizitegiren laguntzarekin, Udaleko Gizarte Ekintza Sailaren bitartez egingo da, Inprimaki hau betez.
Gogoan izan adinez nagusia izan behar duzula, Smartphóne izan behar duzula (bilduko diren datuak aplikazio informatiko bidez egingo baitira) eta etxera zure kabuz joan ahal izan behar duzula.
*Izena emateko azken-eguna: urriaren 14a (Barakaldon) urriaren 15a (Bilbon, Leioan eta Getxon). Nahitaezko prestakuntza-saio bat egingo da, eta inskribatutako boluntario guztiek joan beharko dute bertara. Prestakuntza-saioaren data posta elektronikoz jakinaraziko da (urriaren 15/16/17, izango da ziurrenik).
Sortarazi arduratuko da Leioa, Getxo eta Erandio udalerrietan zenbaketa antolatzeaz.
Bilbon bezala, udalerri bakoitzean prestakuntza-saio bat antolatuko da.
- LEIOA: urriaren 15ean, 19:00etan, Mendibilen (Leioa).
- BARAKALDO: urriaren 16an, 19:00etan, Integrazio Soziokulturaleko Zentroan, Los Hermanos parkean (Barakaldo).
- GETXO: urriaren 17an, 19:00etan, Elkartegin (Getxo).
- ERANDIO: Zehazteke
Getxo edo Leioako udalerrietan izena emateko estekak (bakar batean eman daiteke izena bakarrik) honako hauek dira:
- LEIOAn zenbatzeko formularioa.
- GETXOn zenbatzeko formularioa.
- ERANDIOn zenbatzeko formularioa.
- BARAKALDOn zenbatzeko formularioa.
Beste udalerri batekoa bazara eta boluntario gisa parte hartu nahi baduzu, galdetu zure udalerrian, Gizarte Ekintzaren arloan, ea boluntariorik behar duten.