Aste honetan hasiko da "LA DOCE"!

"LA DOCE" loteria formatuko ikerketa bat da, parte hartzeak pertsonentzat zer esan nahi duen, zergatik egiten dugun eta nola egin dezakegun gehiago ulertzeko egina.

Aste honetan hasiko da

LA DOCE Bizkaiko funtsezko 12 puntutan instalatuko da modu ibiltarian hurrengo asteetan, eta konexio eta elkarrizketa esanguratsuak sortzea du helburu, pertsonak puntu jostari batetik hausnartzera bultzatuko dituztenak.

BizkaiaGaratik lankidetzan ari den ekimen honen helburua da konexio eta elkarrizketa esanguratsuak sortzea, pertsonek alderdi jostagarri batetik hausnar dezaten.

Dinamiken formatuak, erruleta batetik “parte-hartze abako” batera doazenak, kalean era sortzailan ikertzeko asmoarekin daude sortuak. LA DOCE-k proposatutako dinamiketan parte hartzen duen pertsona bakoitzak txartel bat eskuratuko du eta horren bidez zozketa berezi batean sartuko da.

LA DOCE-k Bizkaiko hainbat leku garrantzitsuenak pasa dituenean, 12 irabazle zozketatuko dira etxolara hurbildu diren pertsonen artean, eta hauek Bisubi Fundazioaren eskutik afari batez gozatuko dute sukaldari ospetsu batzuen eskuei esker. Autore-afari hau LA DOCE ekimenaren azken ekintza izango da, eta esperientzia paregabe eta bakarra bizi izango da.

Ondorengo herrietatik pasako da tourra:

  • Urriak 29: Orozkoko plazan 9:30etatik 14:30etara
  • Urriak 30: Aulestiko plazan 9:30etatik 14:30etara
  • Urriak 31: Kepa Enbeita plaza (Otxarkoaga) 10:30etatik 19:30etara
  • Azaroak 4: Erriberako merkatua 9:30etatik 13:30etara
  • Azaroak 5: Emakumeen plaza (Bailen kalea) 10:30etatik 19:30etara
  • Azaroak 6: Kale Nagusia (Diputazio Jauregiaren ondoan) 10:30etatik 19:30etara
  • Azaroak 7: Santurtzin 15:30etatik 19:30etara
  • Azaroak 14: Zornotzako herriko plaza, 9:30etatik 19:30etara

Baieztatzeko:

  • Azaroak 12: Erandioko Metro Plazan 9:30etatik 19:30etara
  • Azaroak 13: Balmasedan 9:30etatik 19:30etara
  • Azaroak 18: Gernikako Merkatu Plazan 9:30etatik 14:30etara
  • Bizkaiko hezkuntza zentro “sorpresa” batean ere ;)

Gune bakoitzeko irudiak, nobedadeak eta ekintzei buruzko informazio guztia LA DOCE “landing page”ean eguneratuko dira. Irabazleei telefonoz eta web orriaren bidez jakinaraziko zaie.

Ekimenaren autorea Bilbon oinarritutako Apitropik agentzia da, sormenean eta diseinu parte-hartzailean adituak, eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza eta Kultura Sailak, Bizkaia Gara, Bisubi Fundazioak, Sutargik, Global Shapers Bilbaok, Bizitegik eta Aptesek babesten dute.