Asteklima: mobilizatu dezagun Bizkaia klima-aldaketaren aurrean!

Aste honetan, Bizkaia eta Euskadi Asteklimaren IV. edizioa bizitzen ari dira, Klimaren eta Energiaren Astea, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak EEEren eta Ihoberen bitartez bultzatutako ekimena. Helburua? Herritarrak kontzientziatzea eta mobilizatzea beharrezko trantsizio energetiko eta klimatikoaren aurrean.

Asteklima: mobilizatu dezagun Bizkaia klima-aldaketaren aurrean!

Herritarrei klima-aldaketaren ondorioak ulertzeko eta pertsonak ekintza klimatikoan mobilizatzeko gakoak ematea izango da urriaren 1ean Bermeon (Lamera parkea) egingo den azokaren helburu nagusia.

Asteklima Azokak "pasaporte" itxurako joko-dinamika bat proposatzen du, pertsonek autodiagnostikoa egin ahal izan dezaten. Tresna ludikoen bidez, bisitariek hainbat gai jorratuko dituzte: zer den klima-aldaketa eta zer egin behar den; nola jardun daitekeen etxebizitzetan; mugikortasuna, aisia eta kontsumoa; zer egiten duen nire udalerriak; eta konpromiso indibiduala. Azokak sei karpa ditu, hainbat jolasekin, eguneroko bizitzaren hainbat alderdiri eta klima-aldaketaren gaineko eraginari buruz sentsibilizatzeko. Azken helburua da bisitariek erronka bat beren gain hartzea, ekintzaren batekin konpromisoa hartzea. Hori betetzea errazteko, aplikazio mugikor bat garatu da, pertsona bakoitzari hurrengo 21 egunetan ohiturak aldatzen lagunduko diona.

Ihobe sozietate publikoaren, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE), udalerri jasangarrien euskal sarearen (Udalsarea 2030), Ekoetxea ingurumen-zentroen sarearen eta Life Urban Klima 2050 proiektu europarraren arteko lankidetzari esker lortu da ekimena.

Informazio gehiago