Aurkez daitezke Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren dirulaguntzetarako eskabideak

Urtarrilaren 25ean, Eusko Jaurlaritzaren 2023ko Laguntzen Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu horren bidez, esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dira, boluntariotza eta parte-hartze soziala sustatzekoak barne. Horiek aurkezteko epea otsailaren 27an amaituko da.

Aurkez daitezke Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren dirulaguntzetarako eskabideak

Eskaerak telematikoki baino ezin izango dira egin, eta 2023ko otsailaren 27a da eskaerak aurkezteko azken eguna.

Kontsultak eta zalantzak argitzeko, 012 telefonoa astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:30etara, eta gizarte-zerbitzuak@euskadi.eus helbide elektronikoa.

Eskabideak aurkezteko prozedurak, epeak eta justifikazioak kontsultatu hemen

Otsailaren 28a da 2022ko justifikazioak aurkezteko azken eguna.