BizkaiaGara Sarien helburua Bizkaiko ekintza komunitarioaren ekarpen soziala ikusaraztea eta balioestea da, beren bokazioagatik, konpromisoagatik eta guztion onerako ekarpenagatik nabarmentzen diren esperientziak, ibilbideak eta eragileak aitortuz, bizitza komunitarioaren edozein eremutatik, besteak beste, gizarte-ekintzatik, kulturatik, kiroletik, ingurumenetik edo hezkuntzatik.
Aurkeztu zure hautagaitza 2026ko BizkaiaGara sarietarako
Ekimen honek, halaber, herritarren inplikazioari eta boluntariotzari errekonozimendu soziala emateko kultura indartu nahi du.
Aurten, BizkaiaGara osatzen duzuen pertsona eta/edo erakundeok hainbat kategoria: ibilbidea, proiektua eta erakundea, kontuan hartzen dituzuen hautagaitzak aurkeztu ahal izatea nahi dugu.
Hautagaiek Bizkaiko Lurralde Historikoari lotuta egon beharko dute, bai pertsonak, erakundeak edo ekimenak bertan egiten duelako lan nagusia, bai haren gizarte-inpaktuak edo -ekarpenak lurralde horretan eragin nabarmena duelako.
Nola baloratzen dira hautagaiak
Hautagaitzak baloratzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan: ekarpen soziala eta komunitarioa Bizkaian; eragin positiboa pertsonengan, erkidegoan edo lurraldean; elkartasunaren, parte-hartze aktiboaren eta gizarte-eraldaketaren balioekiko koherentzia; ibilbidearen, proiektuaren edo erakundearen izaera inspiratzailea, eredugarria edo berritzailea; ekimenaren jasangarritasuna, iraunkortasuna, edo ibilbidea; herritarren aktibazioa, lankidetza edo inplikazio komunitarioa sortzeko gaitasuna; edo egindako ekarpenaren berezitasuna edo garrantzia.
Irizpide horien neurritasun zehatza erakundeak eta Batzorde Mistoak garatu ahal izango dute, hautagaitzen ebaluazio konparatua errazteko. Saritutako hautagaitzak Batzorde Misto batek aukeratuko ditu. Batzorde hori profil aitortua eta jatorri plurala duten pertsonek osatuko dute, eta hainbat eremutako ordezkariak izango dira, besteak beste, soziala, akademikoa, instituzionala, enpresariala, mediatikoa edo erakundeak egokitzat jotzen dituen beste batzuk. Sari banaketa 2026ko abenduaren 2an izango da, BBK aretoan.
Hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 4tik 30era izango da.
Inprimaki hauen bidez egin dezakezue. Bakoitzean, aurkezten dituzuen hautagai-zerrendek bete behar dituzten irizpideak irakur ditzakezue. Horiek aurkezteko, legezko oinarriak onartu behar dira.
Eskerrik asko BizkaiaGararekin aktibatzeagatik