Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritzak urtero antolatzen duen AUZOLANDEGIAK programa martxan jarri du eta aurreinskripzioa egiteko epea martxoaren 19tik apirilaren 18ra arte egongo da zabalik.
Auzolandegiak 2024 - Eusko Jaurlaritza
Auzolandegietan, jatorri ezberdinetako gazteek osatutako talde batek konpromisoa hartzen du, borondatez eta eskuzabalki, gizarteari onura ekarriko dion lan-proiektu bat garatzeko, denbora-tarte jakin batean. Proiektua bitarteko bat da hainbat balio sustatzeko, hala nola bizikidetza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea eta kulturarteko ikaskuntza.
Auzolandegi batean, goizeko lan boluntarioa egiteaz gain, aisialdiarekin loturiko ekintzak egingo dira, besteak beste, jolasak, Kirol-ekintzak, txangoak eta visita kulturalak. Jarduera horiek guztiak arratsaldeetan eta asteburuetan egingo dira, eta ingurunearen ezaguera hobea ahalbidetuko dute.
Uda honetan, Euskadin 9 auzolandegi antolatuko dira, guztira 12 txandarekin, eta eskaintza zabala izango da. Salbuespenak salbuespen, txanda bakoitzak 14 eguneko iraupena izango du, uztailean eta abuztuan izango dira eta 14 eta 26 urte bitarteko gazteentzat izango dira (14-30 urte aniztasun fintzionala duten gazteen kasuan). Halaber, beste autonomía-erkidego batzuetan eta beste herrialde batzuetan egingo dren auzolandegiak eskaintzen dira. Euskaditik kanpo egiten diren auzolandegi batzuetan 30 urtera artekoek ere har dezakete parte. Hainbat motako auzolandegiak eskainiko dira, besteak beste, ondarearenberreskurapena, ingurumena, arkeologia, memoria historikoa eta gizartearentzako ekintzak.
Aurreinskripzioa egiteko GAZTEAUKERA atarian aurki daitekeen formulario elektronikoa bete beharko da. Honek apirilaren 18ra arte egongo da.