Bat egin txapeldunen ligako boluntariaotzarekin!

Datorren maiatzaren 25ean Bilbok UEFA Women's Champions League 2024ko finala hartuko du, Europako kluben arteko kirol ekitaldirik handiena. Ekitaldiak Boluntariotza Programa bat izango du, aparteko ekitaldi honetan parte hartu eta hirian gertakari historikoa bizi nahi duten pertsonei parte hartzeko aukera eskainiz.

Bat egin txapeldunen ligako boluntariaotzarekin!

Martxoaren 1etik aurrera zabalik dago klubetako lehiaketa kontinentalean parte hartuko duten 280 boluntarioen taldean izena emateko eta parte hartzeko epea. Nahitaezko baldintza bakarra 2024ko maiatzaren 1a baino lehen 18 urte beteta izatea da.

Lehenengo urratsa esteka honen bidez izena ematea da eta "Bilbao" atalean erregistratzea. Eskaerak jaso ondoren hautaketa-prozesua irekiko da aukeraketa era egokian egiteko, profil mota bakoitzerako rol egokia esleitu ahal izateko eta, aldi berean, parte hartzeko eguna ere esleitzeko, hau da, maiatzaren 25a edota finalaren aurreko jardunaldiak; hautaketa-prozesu hau aurrez aurreko edo telefono bidezko elkarrizketen bidez burutuko da. Hizkuntzen ezagutza eta parte hartzeko ezarritako egunetarako prestasuna baloratuko dira.

Boluntario moduan arlo hauetan parte hartu ahal izango da: akreditazioak, sarbideen kudeaketa, dopinaren aurkakoa, zeremoniak, ekitaldien logistika, ekitaldietako garraioa, futbol-eragiketak, gonbidatuen kudeaketa eta protokoloa, abegi-ekoizpena, hedabideen eragiketak eta zerbitzuak, babesletza-eragiketak, jasangarritasuna, telebista-eragiketak, egoitzen kudeaketa eta boluntarioen kudeaketa. Boluntarioek kontratatutako pertsonei laguntzeko eginkizunak beteko dituzte, eta laguntza eskainiko dute ekitaldia arrakastatsua izan dadin.

2024ko UEFA Women's Champions League-ko finaleko boluntarioen parte izateak abantaila paregabeak izango ditu, hala nola, opariak, UEFAko arropa esklusiboa final handirako eta sorpresa gehiago, data hurbildu ahala argituko direnak.

Boluntarioei euren jarduera behar bezala garatzeko behar duten guztia emango zaie, araudiak ezartzen duenarekin bat.

Eman izena eta parte hartu UEFA Women 's Champions Leagueko finalaren antolaketan!