BBK Kuna-k GJHetara bideratutako berrikuntza sozialeko proiektuak finantzatuko ditu

Proiektuek 'Kuna-co Proiektuak 2023' deialdian aurkeztutako erronkei erantzun behar diete. Proiektuak aurkezteko epea martxoaren 27an amaituko da.

BBK Kuna-k GJHetara bideratutako berrikuntza sozialeko proiektuak finantzatuko ditu

BBK Kunak 2030 Agendara bideratutako proiektuak bilatzen ditu, konponbide ukigarriak, errepikagarriak eta eskalagarriak dituztenak. Gainera, aukeratutako gaia ikertzeko proposamen bat aurkeztu behar da, azken emaitza gisa gutxienez ekintza bat duena.

Deialdiak 150.000 euroko aurrekontua du, eta hautatutako proiektuen artean banatuko dira.

Proiektuen proposamena erakunde talde batek aurkeztu beharko du, partzuergo batek, eta ikerketa eta ekintza egiten lagunduko du. Irabazi-asmorik gabeko erakunde batek gidatuko du partzuergoa.

Zeintzuk dira 2023rako erronkak?

Ongirako teknologia: 'Tech for Good'

Migrazioa eta talentua

• Bizitza-luzera berria

Nolakoa da deialdiaren prozesua?

1º FASEA: Otsailaren 27tik martxoaren 27ra – Proiektu laburtuaren aurkezpena.

2. FASEA: Apirilaren 5etik maiatzaren 5era - 1º Fasea gainditu dutenek proiektu xehatua aurkeztuko dute.

3. FASEA: Proiektuak hautatzea eta diru-laguntza esleitzea.

4. FASEA: Hautatutako proiektuen jakinaraztea: maiatzaren 17an.

'Kuna-co Proiektuak 2023' -ri buruzko informazio gehiago esteka honetan.

Harremanetarako: kuna@bbk.eus edo 944152304 telefonoan.