"Besarka dezagun Itsasoa" ingurumen-ekimenaren lehen etapa egingo da Bilbon

Datorren apirilaren 22an hasiko da Bilbon " Besarka dezagun Itsasoa", kirola eta ingurumen kontzientzia uztartuko dituen ekimena.

Bilbao acoge la primera etapa de la iniciativa medioambiental “Abracemos el Mar”

Alberto Lorente igerilariak Espainiako kostaldeak zeharkatuko ditu, etapaka igerian; Enrique Herrerok, Quique Bolsitas izenekoak, garbiketa lanak egingo ditu geldialdi bakoitzean, plastikoak eta hondakinak bilduz, kutsaduraren arazoa ikusarazteko.

Etapa bakoitzean, Alberto eta Enrique tokiko hainbat gizarte-eragilek lagunduko dituzte. Gizartean eta ingurumenean eragina duen erronka, helburu hirukoitza duena:

  • Itsaso eta ozeanoen kutsadurari buruz kontzientziatzea, plastikoaren lardaskeria eta ingurumenarekiko errespetua sustatuz.
  • Klima-aldaketaren ondorioez ohartaraztea eta giza ekintzak planeta babesten nola lagun dezakeen ohartaraztea.
  • Herritarrak eta administrazioak mobilizatzea, kostaldeen garbiketan eta kontserbazioan aktiboki parte har dezaten. Erronka honek 14 etapa egingo ditu Euskal Autonomia Erkidegoan, Kantabrian, Asturiasen, Galizian, Andaluzian, Murtzian, Valentziako Erkidegoan, Katalunian, Kanarietan, Ceutan eta Balearretan.

Bidaiaren lehen etapa apirilaren 22an izango da, Bilbon, eta maiatzaren 10ean amaituko da, Saloun.

Lehen etapa: Bilbo-Getxo

“Besarka dezagun Itsasoa” ekimenaren lehen etapak Bilboko Itsasmuseuma izango du abiapuntu eta lurraldeko erakunde ugariren laguntza izango du: Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, BizkaiaGara, Athletic Fundazioa, SareBerdeak, Tan-tak, Goazen Up, Bilbobentura, Arraunlari beteranoak, Ecivis, Gaude, Getxoko Udala, Ingurumen Aretoa Getxo, Itsasmuseum, Mater, Nakusarbe, Olas sin Plástico, Nasti de Plastic Bizkaia, Inter Chats, Pac, Run Fighters, Sarekide Getxo, Santurtzi Igeriketa

Protagonistak

Quique Herrero eta Alberto Lorente dira ekintza honen aurpegi ikusgarriak.

Quique Herrero plogging-aren erreferentea da, kirola etaingurumen-kontzientzia uztartzen dituen ekimena. Duela zortziurte baino gehiago, lehiaketa alde batera utzi eta ingurunenaturala garbitzeari ekin zion, besteak ere ekintzarabultzatzeko asmoz. Ordutik bere bizitza ekintza txiki bainaeraginkorrei eskaini die. Gustuko ez baduzu, aldatu, lelopean,pertsonei aldaketaren parte izatera animatzen die.

Alberto Lorente, Bartzelonako autobus-gidaria da eta erronka solidarioak bere ekarpena egiteko modu bihurtu ditu.#unretounavida ekimenaren bidez, 101.253 € baino gehiagobildu ditu hainbat kausarentzat, ur-maratoi eta 24 ordukoetengabeko igeriketa-ekitaldien bidez. Munduko errekorraketa babesle handiak lortuta, kirolarekiko pasioa konpromisosozial eta ingurumenarekiko erantzukizunarekin uztartzen du.

Zuk ere parte har dezakezu jardunaldian!

Apirilaren 22an zuekin batera jai-egun bat ospatzea espero dugu, hurbildu nahi zareten guztiei irekia. Anima zaitez!

Informazio gehiago jaso eta jardunaldirako izena eman dezakezu esteka honetan.