Bidali bakardadeari buruzko zure kontakizuna Nagusilan-era eta lehiaketan parte hartu!

Nagusilan elkarteak bakardadeari buruzko kontakizun laburren bigarren lehiaketa antolatu du, 60 urtetik gorako pertsonek parte har dezaten. Idazketa eta irakurketa sustatzeko eta herritarrak bakardadearen inguruan sentsibilizatzeko asmoz, idazkia urriaren 30era arte bidal daiteke.

 Bidali bakardadeari buruzko zure kontakizuna Nagusilan-era eta lehiaketan parte hartu

Nagusilan-en Bakardadeari buruzko II Kontakizun Lehiaketa:

1. EAEn erroldatutako 60 urtetik gorako edozein pertsonak eta Nagusilan-eko boluntarioek parte hartu dezakete.

2. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu (bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz), narratiba edo testigantza autobiografikoaren modalitatean.

3. Aurkeztutako lanak bakardadeari buruzkoak izango dira.

4. Lanak aurkezteko epea urriaren 30ean amaituko da, 00:00etan.

5. Lanak posta elektronikoz bidaliko dira administracion@nagusilan.org helbidera edo postaz Nagusilanen bulegoetara.

6. Nagusilaneko 2 boluntariok eta literatura arloko 2 pertsonak osatuko dute epaimahaia.

7. Sari hauek emango dira:

• 1. kategoria: EAEn erroldatutako 60 urtetik gorako pertsonak:

• Bat gaztelaniaren modalitatean eta bestea euskararen modalitatean.

• 2. kategoria: Nagusilaneko boluntarioak:

• Bat gaztelaniaren modalitatean eta bestea euskararen modalitatean.

Informazio guztia, hemen